After hours izeneko tabernek arazoak ematen jarraitzen dute. 7 Kaleetan, bizilagunak, ostalariak eta merkatariak batu dira egoerari, berriro, aurre egiteko: ikusi beharko zer gerta daitekeen datozen asteotan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak “Now Euskal Herrira” larunbateko manifestazioa, Auzo Bira, eta Herri Programa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150108solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150108solasmikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. The Ghetto 2. Sugar Lee 3. Magnificent Sanctuary Band 4. What’s Going On (live) 5. Come Little Children 6. Voices Inside (Everything Is Everything) (live) 7. Voices Inside (Everything Is Everything) (original) 8. The Ghetto (live) https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston150107donnyhathaway.mp3 Deskargatu hemen
Abenduari dagokiona eta azalean Jose Luis Gomez Kerejeta txakolin egilea. Erreportajean “Eraso nazi-faxistak” artikulua jorratu dute, eta Barkua bete berba atalean Deustuko trainerua KAE-1 mailan ibiliko dela esan digu Lur Malleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150107joseluisegura.mp3 Deskargatu hemen
Hasteko, Jose Luis Segurak merkatariek kanpaina ona espero dutela esan digu. Gero, betiko aholkuak: erosi baino lehen zerrenda eta aurrekontua egin, kalitatea, etiketa, bermeak, tiketa etabar ahaztu gabe. Finean, Jose Luisek burua erabili behar dugula aholkatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150107joseluisegura.mp3 Deskargatu hemen
Mugituta dabil lan mundua Araban ere, Asier Garciak kontatu digunez: Agurainen gaur hasi dute greba Arcelor enpresako langileek; Gasteizko Celsa Atlantikoak, aldiz, gaur bueltatu dira lanera, bi urte ta erdiko borrokaren ostean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150107solasasiergarzia.mp3 Deskargatu hemen
Igandean izango da partida nagusia S. Mamesen, aldez aurretik Emakumeek ere egingo dutela. Garazi Muniainek Jauzi ekimena zer den, helburuak etab azaldu dizkigu: finean, Euskal Selekzioen ofizialtasuna da xede nagusia, eta horretan ari dira lanean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasgarazi.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den astelehenean izan zen, eta hainbat sektoretatik salatutako Aurrekontu “kontinuistek” aurrera egin dute. Aitziber Ibaibarriagak Ostalaritzari buruzko Ordenantza berria ere onartu dutela esan digu, eta bukatzeko, Santomas eguna Bilbon, eta Gurtza zentroen egoera komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Paraguayko albiste batzuekin hasi da Fakun Aznarez: errepresioa, militarrak, ustelkeria, gerrillak.. Gero, AEBak eta Kubaren arteko harreman berriak aztertu ditu, eta gaurko ospakizunetik harago, etorkizunean ikusiko dugula horiek zer emango duten esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasfakun.mp3 Deskargatu hemen
Albiste txarra datorkigu Arabatik: urte berriarekin batera itxiko dute Laudioko enpresa hori. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Asparrenako Biomasa proiektu berria, Gasteizko Gastrofilia Jardunaldiak, eta Olentzero Araban komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141224solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen
