Hesian talde nafarrak “Hegalak astinduz” (Baga-Biga 2014)  lan berria kaleratu du,euren seigarren lana, 2013an zuzenekoa atera ondoren. Sendoago omen dator Hesian, eta Fran taldekideari egin diogu elkarrizketa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150116artayorranhesian.mp3 Deskargatu hemen

Urak bere bidera itzulita berriro elkartu dira Iosu, Apolo, Agus eta Agur; Orhi-ko txoriari jarraituz Zaraitzun barna murgilarazi gaituzte eta kroketa ederrak egiteko errezeta eskaini…Musika aholkuak “Vendetta” taldekoen azken diskara eramango gaitu eta asteburuari erreparatuz, hilak 17 eta 18an Itzaltzun biziko de aurtengo “Gartxot Eguna”ren harira igarotzeko gomendioa luzatu digute; […]

Aste honi dagokiona eta azalean U-10eko manifestazioa eta asteleheneko atxiloketak. Pertsonaia Gaizka Garitano entrenatzailea dugu. Unai Break “Sagardoa eta Urumea” artikulua ere komentatu du, eta beste bi Termometroan: Gehiegizko klausulak etxebizitzetan, eta Parisko atentatuak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150116solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Bilbokoa gaurkoa. Hasteko, Alvaro Hilariok Rekalde Aretoko Erica Ederen “Euri azala” argazki erakusketa kontatu digu. Gero, Deustualdeko Haceriako “Tutte contro Verdi” komentatu ondoren, Bilboko Kirikiño eta Lauaxeta liburutegiak ixtear daudela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150115solasalvarohilariop.mp3  Deskargatu hemen