…jardun izan du Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigaraik. Baionako itsasoan larunbatean desagertutako bi arrantzale galiziar, urtarrilean Auzitegi Nazionalera joan beharko duten zenbait euskal herritar,”Bizi” mugimendu ekologistako kideek egin azken ekimena eta Garazin gertatu bitxikeria bat, entzungai dituzu lagun. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141202solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko irrati bidaia Ane Garciarekin egin dugu, Lurra taldeko abeslaria dugu. Berarekin batera bidai musikala egin dugu, akatsa sistema deituriko lana plazaratu berri dute eta bertako kantuak entzuteaz gain, kontu asko ekarri dizkigu. Musika akustiko, lasaia baina eguna alaitu dezakeen horietakoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141201piperpolislurra.mp3 Deskargatu hemen
Azaroan izandakoari errepaso txiki bat egin ondoren, Jabi Blazquezek abendukoari ekin dio: musika, hitzaldiak, topaketak, tailerrak… Eta urte berirako, asmo berriak dituztela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Iñaki Barcenak bi gai desberdin jorratu ditu gaurkoan: alde batetik Kutxabankeko egoera eta etorkizuna Mario Fernandezen dimisioaren ostean. Bestetik, Confebaskek egindako ELA eta LAB sindikatuak legez kanpo uzteko eskaera komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasbarzena.mp3 Deskargatu hemen
Ahoztar Zelaietak iaz “Jobubis” edo “Jovenes burukides bizkainos” liburua atera zuen. Ildo eta metodologia berberei jarraituz, aurtengo Durango Azokan “La casta vasca” liburua izango du. Euskal Herrian “ustelkeriarik ez dagoela edo oso gutxi” dioen mitoari aurre egitea da liburuaren xedea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasahoztar.mp3 Deskargatu hemen
Berriro gertatu da: Barakaldoko oposizio guztiak planto egin dio PSEko udal-gobernuari. Atzean, PSEk udala gobernatzeko egiten duen irakurketa okerra eta maltzurra dago, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Ane Monna, Oskola eta Karramarroi magiaz inguratuta egon dira. Zatoz haiekin alfonbra magikoaz bidaiatzera! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141129gaurezdagoeskolarikaladino.mp3 Deskargatu hemen
Napoka Iriak azaroaren 25ean Udagoieneko Osteren barruan emandako kontzertua, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleekin Bilboko Kafe Antzokian; Ruper Ordorika, Keu eta Berri txarrak-em lan berriak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141127artayorranapoca.mp3 Deskargatu hemen
Agus, Agur, Apolo eta Iosuren proposamenez beteriko jarduera. Sasoi bikaina makailaua bizkai-erara prestatu eta dastatzeko; asteburu ederra Berri Txarrak-ekoek Bilboko K. Antzokian aurkeztu berri duten “Denbora da poligrafo bakarra” diska entzuteko; garai ona Arantzazun natura ibilbideak artearekin uztartzeko; zapatu-domeka aprosak Abadiñon “Kubari lehio irekia” egitasmoan murgiltzeko edota Gordexolako azokarekin gozatzeko… […]
Bai lagunak, abenduaren 5etik aurrera Zenbat Gararen erakusmahaian. Eta horretan Kurkuluxetan umeguneak “Keinuka mugaz gaindi” pelikula izango du, Koldo Zelestinok kontatu digunez. Pelikula hori, dagoeneko, hainbat lagunek ikusi dute munduko zenbait herrialdetan, nahiz eta hemengo instituzio publikoek ekoizteko xentimorik ez zuten eman. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141128solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu hemen
