Bada, proposamen ugari ekarri dizkigute Agus, Agur, Iosu eta Apolok. Obanos eta Gares inguruan txangoa; negu sasoiko errezeta: aza; Aire Ahizpen diska berriarekin gozatzeko aukera; Leioa eta Orozkon, Santa Luziaren harira egingo dituzten feriak eta azkenik bestelako agenda zabala Mieltxon eskutik. Goza ezazu asteburua Bilbo Hiria Irratiaren proposamenekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141214zeingou.mp3 Deskargatu […]
Gaiarekin hasi baino lehen, Oihana Etxebarrietak aste honetan bortizkeria matxistak erahildako Mari Luz Alejo Rodriguez eta Amelia Rodriguez Sardon gogoan izan ditu. Topaketa Bilgune Feministak antolatzen du, eta Oihanak helburuak, ardatzak, aldarrikapenak etab. azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141212solasoihanaetxebarrieta.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean “Palestinako injustizia grafikoetan”. Pertsonaia Felipe Uriarte mendizalea da, eta Erdiko Kaieran Arantza Urretabizkaia dugu. Termometroan ERCko Oriol Amorós elkarrizketatu dute, eta “Adierazpenak EITBn” ere jorratu dute. Net Hurbilean IHESA Afrikan, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak aste honetan TTIP itunaren aurka Bruselan izandako bilera kontatu digu. […]
Durangoko azokan izan ginen, urteroko erromerian, liburu, disko, talo, txorizo eta lagunen artean;kronikatxoa eta elkarrizketak dakarguz! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141212artayorrandurangon.mp3 Deskargatu hemen
Atzo izan ziren bi gairen inguruan: Osasungintza eta Euskara. Horrez gain, Mikel Bujandak biharko manifestazio sindikala Iruñean, Osasuna taldearen egoera, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141212mikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Hasteko, Alvaro Hilariok Solomon Guggenheim Fundazioak pasa den astean Bilboko Guggenheimek sinatutako ituna berretsi duela esan digu. Gero, Arriagan laster izango diren 2 emanaldiren berri ekarri digu, eta bukatzeko, bihar-etzi Bilbon eta inguruan izango diren hainbat ekitaldi komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Gaur goizean egin dute, UEUko Bilboko egoitzan. Kongresua datorren urteko udaberrian izango da, eta bien bitartean UEUkoek gauzak ondo lotu nahi dituzte ikertzaile gazteen egoera hobetzeko, Idoia Torregaraik azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen
Gai horrekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, Alondegiko izena eta Azkuna, Hauteskundeetarako Auzo programen bilerak, eta Espainiako Polizia eta GZren presentzia Bilboko Udaltzaingoaren urteurrenean komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasaitziber.mp3 Desakargatu hemen
Atzo izan zen Giza-eskubideen Nazioarteko eguna eta aste honetan torturatzaile bat atxilotu dute Argentinan. Horrekin batera, Alvaro Hilariok Argentinako kontu gehiago ekarri dizkigu: izenen artean, agertzen da, Argentinan eta Kolonbian, Fakun Aznarezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasfakun.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. AIN’T NO SUNSHINE 2. DO YOUR THING 3. JOY 4. MEDLEY (DIONNE WARWICK-ekin): I Love Music/This Will Be (A Everlasting Love)/That’s The Way I Like It/Get Down Tonight 5. THEME FROM SHAFT https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston141209isaachayespod.mp3 Deskargatu hemen
