Kubako Viñales herritik dator Ventana al valle egitasmoa. Egitasmo komunitarioa da, kasu honetan bertako kultura adierazpide jatorrak babesteko: dantza kubatarrak, ahozko literatura, son musika, repentismoa… Ostatatzea ere badute martxan, proiektua finantziatzeko eta bidaiariak bertan hartuz bestelako turismo mota bat garatzeko. Martxan daude kultura ekimenak eta eraikitzen ari da kulturgunea bertan. […]
Hogeita bi urte pasa ondoren leku hori zaharberritzeko egitasmo berria aurkeztu dute. Anakoz Amenabarrek Airako Koadrillan izandako Zabor Organikoaren bilketaren emaitzak ere komentatu ditu. Bukatzeko “Cortada” film laburren Jaialdia, eta Alea aldizkariaren aurkezpena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasanakotz.mp3 Deskargatu hemen
Xume hasi nahi duela esan digu Jon Iñaki Artetxek, baina nahiko indartsu egingo du: Erakusketa, Komiki Lehiaketa, Hitzaldiak, Azoka, Proeikzioak.. Begoñako udaltegian eta Santutxuko bi tabernatan ostegunetik larunbata bitartean. “Parrapean” du izena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasjoninakiartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna heldu da. Gaur ere adierazpenak, argazkiak eta holakoak egingo dituzte politikariek eta enparauek: Bilgune Feministako Saio Iraolak sakon aztertu du gaia, arazo larri hori errotik bideratzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasaioairaola.mp3 Deskargatu hemen
Iaz jarri zuten abian gazte batzuek, Zeberioko Udalak alokatutako lurretan. Egun, ortuariak ekoizteaz gain, Transformazio gunea ere martxan dute. Gainera, Iñigo Gallastegik kontatu digunez, beste ekoizle batzuekin kontaktuan daude, produktu agroekologikoak eskaintzeko. Informazio gehiago basortu.yolasite.com atarian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasinigogallastegi.mp3 Deskargatu hemen
Baztanen, Bertizaranan eta Malerrekan ibili ondoren, Iruñerrian hasiko dira frogak egiten abenduan. Joseba Igarobidek eremu horretan lizentzia eskuratzearen garrantzia azpimarratzeaz gain, dirua behar dutela esan digu: crownfunding kanpaina ari dira egiten, karena.eu atarian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasjosebaigarobide.mp3 Deskargatu hemen
Gaur BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasasteirune.mp3 Deskargatu hemen
Inoiz baino lehenago hasi dira agertzen, zer edozeren seinale izango da. Josu Larrinagak batzuk komentatu ditu: Nafarroan “Navarrometroa”k bazterrak nahastu ditu; Gipuzkoan eta Bizkaian ere agertu dira, beharbada orekatuagoak. Espainiar estatuan, “Podemos”-en agerpen indartsua behin eta berriro errepikatzen digute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Atzo hasita, Hasierako ekitaldiarekin, filmak bihartik ostirala bitartean izango dira Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Euskaraz egiten den Zinemaldi honetan 48 pelikula izango dira ikusgai, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solasjosezuberogoitia.mp3 Deskargatu hemen
