Berri horrekin hasi da gaur Anakoz Amenabar Arabako Kronika egiten. Gero, Arabako Errioxako upetegiak ezagutzeko bisita birtualak martxan daudela kontatu digu. Bukatzeko, Ramones taldeari Gasteizen egingo dioten omenaldia, eta Mikologia Astea Laudion aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141029solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen
Jabi Zabala, sarean.com. Honako hau dio bere blogean: “Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira”… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141028solasjabiegunkariagutuna.mp3 Deskargatu hemen
Mikel Urbeltzek asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi du, gero gaurko Rafa Ruedaren “Gabrieli kantuz” hitzaldi musikatua komentatzeko. Datozen egunotan hainbat kontzertu izango dira, besteak beste BIME 2014 (bi egunetan), Masters of Rock, Memoria de Pez edo igandekoa (4 talderekin). Datorren astean hitzaldi bat (Goiener), Kafe Solasak eta musika gehiago, besteak […]
Gaur BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu Ibaizabal goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141028solasasteitune.mp3 Deskargatu hemen
Aikor-ek ere, Txoriherriko euskal aldizkariak, arazo ekonomikoak ditu. Hori dela kausa, ekainean hasi ziren Aikorlagunak kanpainarekin eta orain arte, Alex Atxutegik kontatu digunez, erantzun ona jaso dute. Horrez gain, asteburuan bideo bat aurkeztuko dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141028solasalexatxutegi.mp3 Deskargatu hemen
Infernurea joan etorri bat da liburua hau, Miren Agur Meabe idazleak hitzaurrean dioen moduan. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta osatzea konatzen digu. Erraietatik idatzitako eleberria da. Alaine Agirreizan dugu gaurko saioko bidelagun. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141027piperpolisalaineagirre.mp3 Deskargatu hemen
Gabriel Arestiri dedikatutako zikloaren azken ekitaldia izango da Kafe Antzokian. Rafa Ruedak Arestiren 7 poema musikatu ditu, eta azalpenekin batera, goizez zein arratsaldez ibiliko da biharkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasrafarueda.mp3 Deskargatu hemen
Izugarria benetan pasa den astean Tolosaldean AHTren lanek egindako zuloa. Berriro gertatu da (gogoratu lan horietan bederen 8 langile hil direla) eta deigarria Eusko Jaurlaritzaren erantzuna”Ohikoa da”. Ohikoa ere zulo ekonomikoa, gero eta handiagoa, Josu Larrinagak azaldu duenez. Azken bolada honetan, Espainiako ADIFek eta Frantziako SNCFk zein Kontuen Auzitegiak kolokan […]
Gaindegiak Espainiar estatuko INEk eta Frantziako INSEEk emandakoak batu ditu: guztira 217.500 langabe ziren irailaren amaieran, duela hiru hilabete baino 15.800 gutxiago. Batzuek diote langabezia jaitsi dela, baina Imanol Esnaolaren ustez enplegua ia ez da sortu, eta prekarietatea gero eta handiagoa da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizen bezala, Barakaldon ere etorkinek jasotzen dituzten diru-laguntzak murriztu nahi ditu PPk. Momentuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, proposamen batzuk egin dituzte Udalean. Erantzuna ere heldu zaie, pasa den astean Berri Otxoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen neurri horien aurka. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
