Aste honi dagokiona eta azalean Xabier Iturbe Kutxako zuzendaria. Pertsonaia Leire Olaberria txirrindularia da, eta Erdiko Kaieran Lourdes Mendez antropologoa. Termometroan Gasteizko Olabide ikastolaren 50. urteurrena, eta bukatzeko, Unai Bre erredaktoreak Larrun gehigarria ere komentatu du, “Osasun Publikoaren mitoak” hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141024solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak “Lou Reed, mila esker” CD berria jarri du, Reeden hainbat kanta euskaraz. Gero, Tom Petty & The Heartbreakersen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Richard Thompson, Crosby-Still-Nash &Young, eta Sierra Leonako musika entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141022soinugelaloureedmilaezker.mp3  Deskargatu hemen

Gaur bertan zabalduko dute aipatu Erakusketaren bigarren atala: bertan, besteak beste, Pop Arteko Andy Warhol eta Ray Linchestein, edo Txomin Badiola eta Cristina Iglesias ditugu. Bestalde, Alvaro Hilariok beste bi komentario egin ditu: bata, gaur eta bihar Bilbon ikusgai izango den “Pankreas” antzeslana, eta bestea Sestaoko Txirbilenearen urteurrena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023solasalvarohilario.mp3  Deskargatu […]