Mandoilek taldeak lehenengo diskoa plazaratu berri du. Erritmo dantzagarriak izango dira nagusi: reagge, cumbia, rumba eta horrelakoak. Izaera parranderoa duen taldea izanik, udan hamaika lekutan entzun eta ikusteko aukera izango dugu seguru. Bestetik Miren Agur Meabek plazartu ebrri duen ‘ Kristalezko begi bat’ lana izan duguy izpide, autofikzioaren bidea hartu […]
Zenbat Gara elkarteak hainbat ibilbide prestatu ditu, Bilbon egiteko. 6.a, “Bilbon barrena Gabriel Arestirekin” egun hauetan ari dira egiten, Iraia Biterik eta Beñat Aiartzak azaldu dutenez. DESKARGATU HEMEN
Aurrekontuekin porrot egin ondoren, orain Egonkortasunerako Ituna eskaintzen du EAJk. Xabier Aierdik, Urkullu lehendakariaren alderdiaren gorabeherak aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean polemika sortu zen Barakaldon, PSEren eta Berriotxoa zein Bilduren artean, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, duela bi aste Legazpin zaborren inguruan egindako herri-galdeketa eta ondorioak aztertu ditu Josu Larrinagak. Gero, Bilboko udaleko zorra, 0 zela esaten zigutenean, handia dela esan behar. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru ekarri ditu: hasteko, euskarazko software berriak komentatu ditu. Gero, euskalerria,org-k gaur ateak itxi dituela azaldu digu. Eta bukatzeko, Saskia eta ReviB RCP aplikazio berriak izan ditu mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Mahai ingurua, Haur Antzerki Topaketak, Dantza, Kantak, Irakurraldia, hitzaldia, jaia, hainbat kontzertu… Hori eta gehiago kontatu digu Mikel Urbeltzek. DESKARGATU HEMEN
….Gari oraindik ere matraka emateko prest! “Ez da amaiera” azken lanaz elkarrizketa!
Bilbo Hiria irratiaren 16. urteurrena dela eta, gaur mahaingurua egingo dugu zuzenean Kafe Antzokitik. Euskal irratigintzaren egoera, ajeak eta erronkak izango ditugu hizpide, eta etorkizuneko bilakaera zein izan daitekeen iragartzen saiatuko gara. Zuzenean bideo streaming bidez hedatuko dugu gaurko saioa, hemen, orrialde honetan bertan: Stream videos at Ustream
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak besteak beste, Cigala, Nino Rota, Kiko Veneno, Neil Young edo EH Sukarraren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, J. Straussenak eta George Jones country kantariarenak. DESKARGATU HEMEN
