Pasa den astean Barakaldoko Udalak zenbait neurri hartu zituen tunel horretan gertatzen ari diren erasoekin bukatzeko, baina, egoera ez dago batere bideratuta, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean, Gernika bonbardatu zuteneko 76. urteurrena zela kausa, hainbat ekitaldi burutu zituzten, eta haien artean Gernikako Bake sariak eman zituzten: aurten, Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi saritu dituzte, Patxi Gaztelumendik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Maiatzaren 4 eta 11an egingo dituzte Formakuntza Irekiaren Mintegiak: Iñaki Etaiok, helburuak, garrantzia, egitaraua, parte hartzeko eta gehiago kontatu digu gaur. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elodruiern txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
1937ko apirilaren 26an izan zen eta egunotan hainbat ekitaldi egiten ari dira. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak omenaldia eta elkarretaratzea antolatu ditu larunbat eta iganderako, hurrenez hurren, “Memoria daukagulako, eraso inperialistarik ez!” lelopean, Martxelo Alvarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Nafarroako egoera politiko zaila. Asteko gaia Udalekuak, eta Pertsonaia Jean Pierre Massias. Horietaz gain, Mikel Asurmendi kazetariak Rawabi hiri palestinarra, Beharsarea eta Larrun gehigarria ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Aurten handiak, %36koak hain zuzen, Jaurlaritzak zeukan Aurrekontuarenak baino dezente handiagoak. Horregatik, Euskadiko GKEko Koordinakundeak kanpaina egin du eta milaka sinadura bildu murrizketen aurka, Iñaki Orubek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Egon direnen artean, “Gerra y paz”, La Zaranda edo Asier Zabaletaren”NAN” komentatu du Agus Perezek. Gaur, aldiz, “Gernika sutan” edo “Zertarako hegoak” izango ditugu. Eta datozen egunotan, antzerkia formato txikian Gernikan edo Mizel Tereten dantza garaikidea. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak txapelketa horren finala komentatu dute. Gero, “Nire gorputza, nire sexualitatea” izan dute mintzagai, eta bukatzeko, Berriak eta Agenda. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Papa Wemba, Madness, Donovan eta Kiko Venenoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, berriz, Donostiako Mogollon, UHF eta Puskarra taldeenak, eta SOUL Musikari buruzko monografikoaren 4. zatia. DESKARGATU HEMEN
