Hasteko, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Herrirak Usurbilen antolatutako Preso eta Iheslarien aldeko eguneko bertso-ale batzuk jarri dizkigute. Gero, Gasteizko Gaztetxearen 25. urteurrena dela eta izandako bertso-saioa entzun dugu. Bukatzeko, Berriak eta Agenda. DESKARGATU HEMEN
Eta Bizkaian, Araban…edonon. Patata beroa da benetan, momentu honetan Gipuzkoan zaramarekin dutena. Dena den, Iñaki Barcenaren ustez, arazoa eta arazoak badira, baita aukerak ere afera bideratzeko, azken finean, zabor arazoa denon arazoa delako. DESKARGATU HEMEN
Iberdrola, Udaleko zorra, Naxa geltokia, Maiatzaren lehena eta azken Udalbatzaren balorazioa izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Info 7, Tas -Tas, Antxeta eta Bilbo Hiria irratiek, Berria egunkariak eta Tokikomek hartu dute parte Kafe Antzokian egindako mahai inguru honetan, Bilbo Hiria Irratiaren 16. urteurrena dela eta. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
EAJk ezin izan du akordiorik lortu Aurrekontuak ateratzeko: orain, iazkoak luzatu behar ditu, eta ikusteke dago diru hori nola gastatuko duen. Bestalde, espainiar estatuko defizita aztertu eta murrizketa gehiago etorriko direla esan digu Luis Guridik. DESKARGATU HEMEN
Xinerra antzerki taldea, EPF erakundea, Herri Urrats eta Maiatzaren lehena izan dira Pantzo Irigaraik jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Sonia Villamor antzerkigilea. Erreportaje batean “Lagun artean babesle” eta Barkua bete berba atalean “Asturiasen hildako gudariak”. Horietaz gain, Gureak kanpoan, Inkesta, Deustuko historia edo jaiak, Elorrietan eta Arangoitin, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Martxoaren amaieran, 237.000 langabe zeuden, eta gorantza doa kopurua. Egoera, benetan larria da eta horren eraginak agerian daude. Xabier Aierdiren ustez, irtenbidea ez da ekonomikoa izan behar, politikoa eta morala baizik. DESKARGATU HEMEN
