Horixe da Berria egunkariak bere 10. urteurrena ospatzeko abian jarri berri duen kanpainaren leloa. Kanpainaren koordinatzaile Jose Anjel Aldaik helburuak, leloak, datozen kultur ekitaldiak eta gehiago kontatu digu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gai honen inguruan, Susana Gardeazabalek Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Ana Perez elkarrizketatu du. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean, Kutxabankek bilerak egin zituen Donostian, Gasteizen eta Bilbon, Gizarte Ekintzaren inguruan. Testuinguru honetan, murrizketa handiak iragarri dituzte, eta Luis Guridik kontatu digunez, 2014tik aurrera Gizarte Ekintza gero eta txikiagoa izango da. DESKARGATU HEMEN
Bihar, hilak 24, emango dute Bilboko Kafe Antzokian, EHNE-Bizkaia sindikatuak antolatuta. Unai Arangurenek dokumentalaren nondik norakoak azaldu dizkigu, elikadura burujabetza kontzeptua (eta praktika) azpimarratuz. DESKARGATU HEMEN
Hasi berria dugu 3. hiruhilekoa eta eskaintzekin hasi baino lehen euskaltegiaren egoeraz hitz egin dute Agurtzane Rementeria eta Eli Carrascosa irakasleek. Horiez gain, udarako zenbait gauza desberdin prestatzen ari direla kontatu digute. DESKARGATU HEMEN
Datorren ostiralean bozkatuko dituzte Gasteizko Euskal Legebiltzarrean eta, momentuz, EAJ bakarrik dagoela ematen du. Xabier Aierdiren ustez duela 6 hile izandako hauteskundeen aldeketetaz ez gara oraindik jabetu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean Ertzantzak Aske Gunea desegin eta Segiko 6 gazte atxilotu zituen, baina tresna modernoen bitartez, hainbat bideo eta argazki dabiltza sare sozialetan . Aske Gunearen garrantzia ere aztertu du Patxi Gaztelumendik DESKARGATU HEMEN
Bihar, hilaren 23an, abian jarriko dute kanpaina, 7.ez. Topaguneak antolatuta, hainbat euskal elkarte eta udalaren laguntzarekin, aurten Hego Euskal Herriko 24 herritara hedatuko da, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, Manuel Morenok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Berriro gertatu da: Lutxanako tuneletan beste sexu eraso bat gertatu zen larunbat goizaldean, eta orain arte, erakunde publikoek ezer egin gabe jarraitzen dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
