Gaur eta bihar izango dira Bilboko Kafe Antzokian, Kurkuluxetan umeguneak antolatuta. Eta datorren astean, hilaren 22 eta 23an, VI. Gazte Musika Topaketak izango dira, Koldo Zelestinok azaldu digunez. Informazio gehiago: kurkuluxetan.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Etxebizitza eskubidea da, baina praktikan ez. Xabier Aierdik alokairuak, erosketak, maileguak, etxekaleratzeak, eskratxeak eta gehiago aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbatean Barakaldoko Gazte Asanbladaren VII. urteurrena ospatu zuten. Egun, Barakaldon ez dago Gaztetxerik, baina gazteek bat bederen nahi dute, Gotzon Hermosillak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Susana Gardeazabalek espainiar estatuan abortuaren egoera izan du hizpide, legea aldatzeko egitasmoaren inguruan. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Mikel Antza. Asteko gaia “Nekazaritza-erregaiak” eta Pertsonaia Amparo Lasheras. Horietaz gain, Errepublika (apirilak 14), Pasaiako kanpo Portua eta Helduen euskalduntzea komentatu ditu Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, “Eskratxeei” buruzko galdera bota du Lon Gorka Fernandezek. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan ospatuko dute Bilboko S. Frantziskon eta Hikaateneon. La Posa de los Abrazosen bazterketa sozialean bizi diren hainbat lagun bizi dira etxebizitza duin batzuetan. Horrez gain, Borja Agirrek kontatu digunez, bazterketa sozialaren aurkako politikak bultzatzen dituzte. DESKARGATU HEMEN
Miguel Sanz epaitegian, Euskalerria Irratiko gorabeherak, Errepublika eta 36ko fusilatuak, eta Euskaraz Bizi eguna izan dira Mikel Bujandak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Bebo Valdés, Link Wray, Duanne Eddy, Johnny and The Hurricanes edo The Champsen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, La Pegatina, Kiko Veneno, Jerry Lee Lewis edo Donovanenak. DESKARGATU HEMEN
Martxoaren amaieran egin zuten Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketaren finala Bilboko Kafe Antzokian, eta Durangaldea izan zen garaile. Horrez gain, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak pasa den ostiralean Zumaian izandako jaialdia, berriak eta agenda jorratu dituzte. DESKARGATU HEMEN
