Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak, Troikak inposatutako hainbat murrizketa bertan behera utzi ditu. Luis Guridik epai horren ondorioak eta herrialdeko horretako egoera ekonomiko latza aztertu ditu. DESKARFGATU HEMEN
Gazteen Behatokiak egindako azterketaren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteek gero eta gutxiago sinesten dute, eta gero eta gutxiago praktikatzen dute: Xabier Aierdik horien zergatiak eta gehiago aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Gaurko greba, Neguko plana, Alsaziako erreferenduma eta Hizkuntza gutxituen egitasmoa izan dira Pantzo Irigaraik jorratu gaiak. DESKARGATU HEMEN
Vendetta talde nafarraren bisita izan dugu gaurko saioan Pello Reparaz abeslariarekin batera hirugarren lanaz berba egin dugu. Hirugarren diskoa da hau taldearentzat, Vendetta 2009an eta 2011n Puro Infierno kaleratu ostean, eta, azken hori bezala, Baga Biga zigiluaren eskutik dator. Disko honetan, euskararen presentzia handiagoa dago, eta ska erritmoari ez diotela […]
Apirilean gabiltza eta Mikel Urbeltzek hil honetan izan diren eta datozen egunetan izango diren ekitaldien berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den martxoan, Anjel Figueroa eta Lopez Peña presoak hil ziren. Bestalde, Estrasburgoko Auzitegiaren esku dago Parot Doktrinarekin zer egin: Patxi Gaztelumendiren ustez, egoerak hobera egin beharrean txarrera egin zuen pasa den hilean. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi, Bizkaiko Ingurumen diputatuak EAEn Errauskailu bakarra nahikoa izan daitekeela esan du. Horrek ondorioak izango ditu, baina muinean, zaborrarekin zer egin, arazoa ez dago batere bideratuta, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko Udalak Oiolatik datorren urarekin zer egin erabaki behar du: gogoratu behar da urtegi horretan behin baino gehiagotan lindanoa aurkitu dutela, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Dominique A-ren kontzertuan topatu eta bota genion, “irratira Berbaz etorriko? bazkaldu eta gora grabatzen,… amateurra da, baina, e, gurea…”. “Bai, bai, ni neu be amateur naiz…” erantzun. eZ da AMaiERA diska aurkezteko lehenengo kontzertu bien ondoren etorri da, eta horretaz berba egin dugu nagusiki. Kontzertuen eta disken ohiko bidea artistentzat […]
Lehen orduan, besteak beste Donovan, Ray Charles, Bruce Springsteen, Elvis Costello edo Hesianen kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, ordea, Waylon Jennings, Willie Nelson, Otis Reading, Hank Mobley edo Joe Simonenak entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
