Gaur, TAO berria, Errekaldeko proposamena, Iñigo Cabacas, PPren jarrera eta Basurtun izandako bortxaketa jorratu ditu Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak. DESKARGATU HEMEN
Apirilaren 10ean hasi ziren langileak akanpada egiten, lan baldintzak salatzeko eta zerbitzuan kalitate gehiago eskatzeko. Gurutzetan ez bezala, oraindik ez dute “bisitarik” izan, 8.000 sinadura lortu dute eta jarraitzeko asmoa ere badute, Pako Rodriguezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bigarren hamabostaldian, gaur hasita, hitzaldiak, kantuak, dantza, txangoa, zinea, Gazte Topaketak eta hainbat kontzertu izango dira, Mikel Urbeltzek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
“Oso latza izanda” lelopean, gaur eta bihar burutuko dituzte, 7 Kaleetako Burtsa auzoetxean Euskal Memoriak antolatuta. Gaur Julen Arzuagaren liburua aztertuko dute, eta bihar Ricard Salomen filma, Oihane Valerok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
JOLAS ZERRENDA: 1. Mambo De Bataan 2. Ramona 3. Gypsy Woman 4. Subway Joe 5. Muñeca 6. Pa’ Monte 7. Shaft 8. Johnny’s No Good 9. It’s A Good Feeling (Riot) 10. Rap-O Clap-O (2008 version feat. Los Fulanos) SAIOA DESKARGATU!!! (nahi badozu…)
Pasa den asteburuan ospatu zuten FIRAn, eta jende aldetik nahiko arrakastatsua, Jon Iñaki Artetxek komentatu digunez. Erakusketak, hitzaldiak, euskal presentzia, sariak eta gehiago kontatu ditu Jon Iñakik. DESKARGATU HEMEN
Atzo Garak argitaratutako grabaketek bertan behera utzi dute Ertzaintzaren bertsioa. Argi dago zer gertatu zen eta zerk (eta nortzuk) hil zuten Iñigo Cabacas. Patxi Gaztelumendiren ustez, atzokoak garrantzi handia izango du auzi honetan. DESKARGATU HEMEN
Eta ez oporretan, lanean baizik. Alde batetik, bertako baserritarrekin elkartrukean dabil; eta bestetik, Unai Arangurenek kontatu digunez, Europako Via Campesinako bilerak ari dira egiten egunotan. DESKARGATU HEMEN
Pasa den igandeko hauteskundeetan Nicolas Maduro chavistak irabazi zuen, baina ekonomia nola dabil? Luis Guridik erantzun dio galderari: gauza onak baditu, akatsak ere, aurrerantzean presidente berriak zuzendu behar dituenak . DESKARGATU HEMEN
Atsuak, Alberto Barandiaran, Eskaintza berezietako taldeak, Korrika argazkietan, Bizikletak Gasteizen eta Ereñozuko Atsolorra izan dira Eñaut Mitxelenak komentatutako artikuluak. DESKARGATU HEMEN
