Aurtengo azken Kronika egin du Mikel Bujandak: gaur, Legebiltzarraren aferak, CAN, Eguberrietako giroa eta 1512ren ingurukoak kotatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, hilak 18 munduan zehar ospatzen dena. SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuenteren ustez, horien lana etorkinengan baino arrazakeria eta xenofobiaren aurka oinarritzen da. Dena den, ondo dago goratzea espainiar estatuak duela 20 urte egindako etorkin eta lanaren inguruko nazioarteko akordioa ez duela oraindik berretsi. DESKARGATU HEMEN
ekin hasi da Pantzo Irigarai, Maulen Israelen aurka egindako ekimenarekin jarraitzeko. Gero, Erretentzio Zentroaren aurrean egindako elkarretaratzea eta, Ikas Pedagogia zentroak eta Euskaltzaindiak sinatutako akordioa kontatu digu. DESKARGAIU HEMEN
SOS Arrazakeriak antolatuta, gaur eta bihar izango da Bilboko 7 Kaleetako Gatazka gunean. Horrekin batera, Koro Erdozia eta Gorroto sariak emango dituzte, arrazakeriaren aurka eta alde lan egin dutenentzat, Patxi de la Fuentek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Cervera, Asian eta enparauek CANen inguruan montatutakorekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, Gamesa langilearen borrokaren amaiera komentatu du. Eta bukatzeko, agenda pixka bat ,alaitzeko. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean izan zen, Bilboko Arenan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala: bertan, lau emakumezko eta beste hainbeste gizonezko. Geroxeago, Bilboko Kafe Antzokian 17. urteurrena ospatu zuten, Patxi Gaztelumendik komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Igor Elordui Bizkaiko AEKren prentsa – arduradunaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Barakaldoko Lasesarren etxerik gabekoentzako Aterpe bat ireki berri dutela kontatu digu Gotzon Hermosillak. DESKARGATU HEMEN
Iosu Larrinaga soziologo eta EHU-ko irakaslea izan dugu gurean; alde batetik,Garoñako Zentral Nuklearraren behin- behineko itxialdiaz eta bestetik, larunbatean Gernikan Jaurlaritza berriaren inguruan burutu ekimen instituzionalari buruz mintzatu zaigu. DESKARGATU HEMEN
Azalean Diego Cañamero, sindikalista andaluziarra. Asteko gaia Iparraldeko Herri Elkargoa eta ekonomia, eta Erdiko Kaieran Aitor Arana idazlea. Kurdistango Van hiriko lurrikara edo Sacha Rosero kitxuari egindako elkarrizketa ere komentatu du Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
