Pedro Elias Igartuak disko sorta ederra prestatu du, gaurko saiorako. Lehen orduan, besteak beste, Dave Brubeck, Neil Young edo Happy Tranmen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Irlandako musikak sortuak: Dubliners, Planxty edo De Dannan taldearenak. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko, Durangoko Azokan egondako Kabia gunea komentatu du; gero, aurtengo euskarazko webgunerik onenak. Eta bukatzeko, “Basajendea” ipuin interaktiboa. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoa, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Erriberako azoka, Aurrekontuak, Bilbotar ospetsuak, Garellanon militarrak eta Txomin Ziluagari egingo dioten omenaldia jorratu ditu Aitziber Ibaibarriagak. DESKARGATU HEMEN
Azaroari dagokiona eta azalean Ignacio Villota abade, historiagile, idazle eta irakasle. Komunikazioa, euskarazko berriak interneten, Bekoerri kulturgunea.. jorratu dituzte, eta ohiko atalak: “Gurera etorriak”, “Inkesta” edo “Behin batean”, Lur Malleak kontatu digunez. DESCARGATU HEMEN
Presaka ibili da gaur goizean Jon Sanchez, baina hala ere kronika egin du lau berri emanez: Laudioko Lipmesa enpresaren arazoak, Garoña, Gasteizko Udaleko akordio bat eta Agenda. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Abenduari dagokiona eta azalean Xabi Solano hernaniarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Maddi Sarasua, 18. Korrika, Euskal Herriko Laborantza Ganbera eta Durangoko Azoka, Eñaut Mitxelenak komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bai, Brasilera joan gara azken KINGSTON HIRIA saioan. Hona hemen jolas zerrenda: 1. AIRTO MOREIRA Celebration Suite 2. SAMBALANÇO TRIO Consolaçao 3. VINICIUS DE MORAES Broto Maroto 4. VINICIUS DE MORAES Labareda 5. VINICIUS DE MORAES Samba de Bençâo 6. JOÂO GILBERTO Chega De Saudade 7. JOÂO GILBERTO Bim Bom […]
Rafa Rueda mungiarrak bakarkako laugarren lana kaleratu du, “Enaren geometria” , pop- lan txukuna, rock eta folk ikutuekin. Besteak beste, Joseba Irazoki, Txus Aranburu, Arkaitz Miner, Jaime Nieto eta JM Sampedro “Xanpe” izan ditu kide azken lan honetarako. 2004an hasi zuen bakarkako ibilbidea “Kea” lanarekin; 2006an etorri zen “Saredun eskua” […]
