… Berri Txarrak! “Haria ” azken lana aurkezteko etorri dira Bilbo Hiria Irratira (kontuz!) David, Galder eta Gorka; umoretsu eta alai konta dizkigute azken lan itzel honen nondik norakoak…ez dituzue aurkituko leku askotan Berri Txarrak aldarte honetan; diskoa ezezik, Opelcorsa bat ere salgai dutela jakin izan dugu! Berri Txarrak-en zaleontzat […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Lurralde Erreformarekin hasi du Pantzo Irigaraik. Gero, Baionako Presondegiko arazoak, AHTren inguruko albisteak eta Bihotzeko Ostatuen lehen balantzea jorratu ditu. DESKARGATU HEMEN
Abenduko programazioarekin hasi baino lehen, azaroan izan dituzten ekitaldi batzuk gogoratu ditu Asier Amezagak. Abenduaren amaieran, oporrak hartuko dituzte, urtarrilean lanari berriro ekiteko asmoz. Honen inguruko informazio gehiago hikaateneo.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Patxi Gaztelumendik lau egun eman ditu saltoki batean, barrutik ikusi du Azoka. Eta horrekin batera, Azokari buruzko azterketa ere egin du. DESKARGATU HEMEN
Gaurko saioan Durangotik ekarritako disko berri batzuk entzuteaz gain Hedoi Etxarte idazle iruindarraren bisita izan dugu. Plazaratu berri du Susa argitaletxearekin batera bigarren poema bilduma ‘Sinplistak’ deiturikoa. Idazteaz eta idatzitakoaz hitzegin dugu idazlearekin. DESKARGATU HEMEN
“Dia-Tekhnē” liburuan (2010) batu zituen urtetan ikertutako eta garatutako praktika artibistak. Asanblada kreaktiboak (/preaktiboak) eratzen laguntzen du nagusiki, egun, orduko bidea zabalduz. Horrek beste liburu baterako ematen du. Artea gizarte osoaren esku jarri nahian. Artea demokratizatu, demokrazia eraikitzeko. Gizarte eraikuntza bera artelan bihurtuz. Bake positiboa. Bizitzaren islada dugu gorputza eta […]
Bai, eta Asanbladaren ibilbidea, egitasmoak, eta azken finean, desegiteko arrazoiez mintzatu zaigu Iñaki Barzena Ekologistak Martxan-eko taldekidea. Dena den, AHTren aurkako borrokak, segitzen du, jakina. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko PSEk txalet gehiago, porlan gehiago nahi du Gorostitzan; udal oposizioak, aldiz, gutxiago, Gotzon Hermosillak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eusko Lurrak Fundazioak egin du DVD hori, Arritxu Santamariaren gidaritzapean. Bertan mito bat apurtu nahi dute: Ezker Abertzalea pasa den mendeko 60-70eko hamarkadetan sortu zela, Arritxuk berak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
