Internet bidez emititzen dugun zuzeneko seinalean eten batzuk nabarituko zenituzten egunotan. Gure seinalearen ezaugarriak eta kalitatea aldatzen ibili gara, Shoutcast v2 bertsio berrira pasatu gara Pazko Asteko etenaldi txikia profitatuz eta horregatik moztu da egun pare batez seinalea. Eskerrik asko zuen kezka helarazi diguzunoi eta barkatu eragozpenak.

Datorren igandean Aberri Eguna ospatuko da, besteak beste Iruñean, Independentistak Sareak antolatuta. Urte berezia da 2012 hau, egoera berezia dugu Euskal Herrian zein Europako zenbait herritan. Guztia behar den bezala ospatzeko egun osoko egitarau mardula prestatu dute, Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN