Apirilari dagokiona eta azalean Jon Gerediaga poeta eta antzerki idazlea. Beste erreportaje batean Txantxiku astialdi taldearen 10. urteurrena jorratu dute; Behin batean atalean, aldiz, Erromeriak. Horiekin batera, Inkesta, Gurera etorriak… Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gabriel Aresti euskaltegiari tokatu zaio galdera horri erantzutea: Isabel Isazelaiak, Didaktika taldeko kideak bete du lana. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Gaurkoan, Ismael Manterolak horietariko bi komentatu ditu, biak Arte Eder Museoan daudela. Hasteko Anselmo Guinea margolari bilbotarrarena aztertu du. Gero, “Maleta mexikarra” argazki erakusketa (Capa, Seymour eta Tarorenak) azaldu du Ismaelek. DESKARGATU HEMEN
Joxe Rojasek hiru berri ekarri dizkigu. Hasteko, Identika sarea euskaraz; jarraitzeko, Irudimena lehiaketa; eta bukatzeko, Gaurko hitza jolasa komentatu ditu Joxek. DESKARGATU HEMEN
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, iganderako ekitaldi sorta prestatu dute Ahaztuak eta Askapena elkarteek. Martxelo Alvarezek oroimen historikoaren garrantziaz eta barkamenaz ere hitz egin du . DESKARGATU HEME
Gaurkoan, Mikel Bujandak bi gai nagusi jorratu ditu. Alde batetik ekonomiari lotuta murrizketak, zergak, erantzunak… komentatu ditu. Bestetik, asteburuari begira hainbat ekitaldi: Nafarroaren eguna Baigorrin, Txantreako jaiak, erromeria Uxuen… DESKARGATU HEMEN
Espainiako Ministroen Kontseiluak proposatuta: egoera ezerregularrean dauden etorkinek ez dute txartelarik izango. Lege berriak atzera aramaten gaitu bederen 12 urtez, Agustin Unzurrunzagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 26an, 75 urte betetzen dira Francoren aliatu faxistek Gernika bonbardatu zutenetik. Bonbardaketaren inguruko azken dokumentuak zein egunotan Gernika Batzordeak antolatuta egiten ari diren ekitaldien berri eman digu Alberto Gabikak. DESKARGATU HEMEN
Lehen ordua The Black Keys taldearen “El camino” kantarekin hasi da Pedro Elias Igartua, besteak beste Isabelle Boulay, Jimmy Cliff edo Leonard Cohenen kantekin jarraitzeko. Bigarren orduan, aldiz, Merle Travis, Heritage Blues Orchestra edo Amadou and Mariamen kantak entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Luis Guridik PSFko hautagaiaren arlo ekonomikoko proposamenak aztertu ditu gaurkoan. Horien artean, zergei, Europako Banku Zentralari, pentsioei eta defizit publikoari dagozkienak aztertu ditu. Luisen ustez, Hollandek irabazi eta proposamenak betez gero, Alemaniatik aldenduko litzateke frantziar estatua. DESKARGATU HEMEN
