Aste honi dagokiona eta azalean “Emakumeak eta Zientziak”. Asteko pertsonaia Ramon Agirre aktorea da eta Erdiko Kaieran Urban Sketchers ditugu. Habeko zuzendari Iñaki Uribe elkarrizketatu dute eta Net hurbil atalean “Gerra eta geneak” jorratu dituzte. Larrun gehigarrian, aldiz, Tortura izan dute hizpide, Mikel Asurmendik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Lan erreformaren aurka martxoaren 29rako deituta dagoen Greba Orokorrarekin bat egiten du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa, egunean zehar Programazio berezia baino ez dugu eskainiko. Goizean, 12:00etatik 12:00etara, grebaren jarraipena egingo dugu antenan, irratsaio berezi baten bidez. Gainerakoan, egun osoan musika baizik ez dugu eskainiko.
Bilbo Hiria irratiak bere 15. urteurrenaren zuzuan antolatutako ekitaldia. Goizero egin ohi den Ibaizabal magazinea Kafe Antzokiko agertoki gainetik emitituko da zuzenean gaur 10:30etik 12:30era eta, horretara, jendeak entzun ezezik ikusi ere ahal izango du saioa nola egiten den. Entzuleok saioan esku hartzeko aukera izango dugu, 94 424 37 04 […]
Pasa den igandean Tolosan, ustez bere bikotekideak egina. Bilgune Feministako Miren Arangurenek hilketa honen irakurketa egin du, gauzak aldatu ez direlako lan handia egiteko geratzen dela esanez. Gaur ere elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat tokitan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Bilbo Hiria Irratiko 15. urteurrena dela eta, hilaren 28an Ibaizabal magazinea zuzenean egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian. Goizeko 10etatik 12ak arte, besteak beste Jabi Zabala, Resu Uriarte, Mikel Urbeltz, Agurtzane Rementeria, Martxelo Alvarez, berriak, komentarioak eta gehiago izango dira.
Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak atzo Andaluzian egin hauteskunde autonomikoak aipatu dizkigu: emaitzak, zergatiak,ondorioak etab.Gain-bistadizoa baino ez den arren,argazki zehatza egin digu Xabier lagunak. DESKARGATU HENMEN
Azken hileetan mugimendu asko sumatu dugu Kutxen artean eta ez dira gelditu, Luis Guridik esan digunez. Hor dugu Kutxabank berria; hor ere Nafarroako Aurrezki Kutxa, hasieran Banca Cívican eta egun Caixabankek xurgatuta; edo Euskadiko Aurrezki Kutxak eta Iparkutxak egindako batuketa. DESKARGATU HEMEN
1937ko martxoaren 27an sortu zen Lourdes Iriondo Donostian; besteak beste “Ez Dok Amairu” mugimenduko sortzaileetakoa izan zen kantari apartaren bizitzaren ibilbidean murgildu gara; zenbait kanta ere bere ahotsean entzuteko aukera duzu gaurkoan entzule. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi plataforma horrek etxebizitzaren arazoa bideratzeko Dekalogoa aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarraren Etxebizitza Batzordean. Amaia Elortzak etxebizitzaren egoera, Dekalogoa, plataforma eta gehiago kontatu digu gaur. DESKARGATUJ HEMEN
Pasa den astean Uraren Nazioarteko eguna zela kausa, elkarte ekologistek zein Auzo elkarteek deituta elkarretaratzea egin zuten Barakaldon, Oiolako urtegiko urak lindanoa daukala salatzeko. Barakaldoko udala, nola edo hala, hasi da erantzuten, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
