…97. atala eta denboraldi honetako azkena. Artajorra utzi ta potrojorrera goaz! Uda aukeratu dugu gai monografikotzat amaiera emateko denboraldi honi; etorri zaigu uda eta honekin batera eguzkia, jaiak, beroa, txoznak, mendia, hondartza, plazak, musika, gau zoragarriak, lehenengo maitasunak, behe aldeko kantuak… guzti hori gogora dakarten kantak, uda! yihiiii!!! bota atxurre, […]

Merkealdiak uztailaren batean hasiko dira Hegoaldean eta gaurkoan ere horien inguruko hainbat gai interesgarriez hitz egin du Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Merkealdiak saldoak edo likidazioak ez direla esaten hasi da, geroxeago epea, salneurriak, etiketak, ordainketak, aldaketak eta itzulpenak, bermea eta tiketa aztertzeko. Bukatzeko, erosketak egiterakoan burua ez galtzeko […]

Aipatu ikastaroa Eibarren aste honetan martxan diren UEUko Udako Ikastaroetan egin dute. Egun, konputagailuen bidez sortutako 3D irudiak edonon azaltzen dira eta gehienetan horrelako irudiak “3D moderatzaile” izeneko programen bidez eraikitzen dira. Moderatzaile komertzial ugari dago merkatuan, baina software libreak ere badu: Blender izenekoa eta arrakastatsua gainera, Aitor Soroa EHUko […]

Ondarroako “Radixu”ko kide Leire Egiguren izan dugu gurekin. Duela 15 bat urte “Bolo-Bolo” herri aldizkariaren alde hasi ziren Zapatu Azule festa egiten: egonkortu den jai egunean milaka lagunek hartzen dute parte; egunak  berezitasun ugari ditu: Tolosa eta Ondarroa artean egiten den Dinamartxa edota Kamiseta Azoka, besteak beste. Larunbata honetan, Ondarroan. […]

Udan gehiago edo errazago ligatzen al da? Galdera horretatik abiatuta Igor Erauzkin sexologoak hainbat ñabardura kontatu digu: hasteko ligatzea zer den, jarraitzeko tenperaturen eta eguzkiaren eragina, errespetua beti erabili behar dugula (ezetz ezetz dela) esan digu, eta finean afera gauzatzeko hurbildu, ezagutu eta gero gerokoak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Egun seinalatua da gaurkoa gure egutegian: Gay, Lesbo, Trans eta Bisexualen Harrotasun eguna hain zuzen, eta munduan zehar ospatuko dute. Azken urteetan, gai honi dagokionez, lorpen nagusia normaltasunerantz abiatzea izan da Imanol Alvarez EHGAMeko kidearen ustez, nahiz eta gure gizartean “puritanismoa” birsortu. Gaur manifestazioa egingo dute Bilbon ere, arratsaldeko 19:30etan […]