Joan den astean Cajun musikari buruzko monografikoa emanez zabaldutako bideari jarraituz, asteon saio aparta prestatu digu Pedro Elias Igartuak zydeco musikaz. Kanta ugari entzuteaz batera, musika mota honen jatorria, beste zenbait generorekiko berdintasunak eta ezberdintasunak aipatu dizkigu eta abeslari eta sortzaile ospetsuenen emaitzak ezagutzeko egokiera eduki dugu, besteak beste, zydeco […]
Aste honetako ostegunean, Donostian eta espainiar estatuko hainbat hiritan, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen inguruko eskaera egin zieten estatuko delegatuei, hauek Espainiako Barne Ministerioaren agintari gorenei helarazteko. Gakoa honako hau da: Atzerritartasun Lege Organikoaren azken aldaketa onartu zenetikurte ta erdi pasa da eta oraindik ez da argitaratu Zentro horien funtzionamendua arautuko duen […]
Gaurkoan, maiatzaren 22ko hauteskundetatik sortutakoa aztertu du Xabier Aierdik. Argazki berri eta errealagoa atera da hauteskunde horietatik eta azpimarratzekoa da, Xabierren ustez, Bilduren emaitzak. Horiekin batera, Hego Euskal Herriko politikan mahai bat dago lau hankarekin (EAJ, Bildu, PS eta PP-UPN). Eta hemendik aurrera, udaletxetan zein Batzar Nagusietan (Nafarroako Legebiltzarrean ere) […]
1920-06-20an Urepeleko artzaina sortu zen eta horren aitzakian burutu du gaurko programa Jabi lankideak. Xalbadorren inguruko kontuak, bere bizitza, bertsogintza, sinismenak, txapelketak… Artean, Xalbadorren zenbait bertso entzuteko aukera ere bada gaurko emanalditxoan: Kenediri jarritakoak, Mattinekin batera kantuan, 67ko Donostiako “txistualdia”… DESKARGATU HEMEN !!!!
Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko, Txilen lau familiak BPGren %80 dutela kontatu digu. Jarraitzeko, duela bi urte Bolivian Evo Morales presidentearen aurkako hilketa-saiakera aztertzen jarraitzen dute eta atzean, besteak beste, Espainiako PPri lotutako fundazio bat agertu da. Eta bukatzeko, Brasilgo presidente Dilma Rouseffek […]
Kalte talde usansolotarrak bigarren lan luzea kaleratu du, taldearen izen berekoa; 20o2an “Tortura” izeneko maketa kaleratu zuten eta 2008an “Larrosik gabeko bidea”;Jonathan eta Imanol etorri zaizkigu Bilbo Hiria Irratira azken grabazio honen gorabeherak kontatzeko. Rock indartsu eta melodikoa egiten dute. DESKARGEU!!!
Datorren larunbatean, hilaren 18an ospatu dute S. Frantziskoko plazan, 8.ez eta Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak antolatuta. Helburuak kulturen arteko harremanak eta elkartzea bizkortzea, eta auzo horietan holako jaialdiak egiteko gai direla erakustea dira. Goizeko 10etan hasiko da egitaraua eta egunean zehar besteak beste, Paella lehiaketaz gain, […]
Gabriel Aresti Euskaltegiko kudeatzaile Isa Isazelaia izan dugu gurekin; uda ate joka daukagula eta, G. Arestik prestatu dituen aukerak ekarri dizkigu: urte askotako esperientzian oinariturik batzuk, berrikuntza kutsua dariela besteak; Bilbon geratzeko aukera eskaintzen dutenak eta Bakaikura joateko paradakoak… Guztiak helburu orokor batekin: euakara bizi, dastatu, gozatu eta maite. DESKARGATZEKO […]
Zamudiko Lagatzu Euskara Alkarteak antolatuta, hilaren 25ean ospatuko dute Txorierriko herri horretan: kirola, musika, azoka, bazkaria, taberna ibiltaria, erromeria eta gehiago izango da euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin. Aperitifa gisa, datorren ostiralean, hilak 17, Perretxiko Gozo-Pastela aurkeztuko dute 500 lagunentzat, Olaia Aurre Lagatzuko kideak komentatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago lagatzu.org […]
Lea-Artibain ere amiantoa agertu da hainbat tokitan eta LAB sindikatua ekitaldi batzuk ari da burutzen azken bolada honetan horren inguruko informazioa zabaltzeko. Prentsaurrekoa egin zuten pasa den astean eta hilaren 14an bideo-proiekzioa eta mahai ingurua egingo dute Ondarroan. Orain enpresen eta erakunde publikoen ezinbesteko laguntza behar dute amiantoak sortutako egoera […]
