Larunbatean, hilaren 11an, Arrasaten burutuko duten, “Tenemos argumentos para parar un tren. AHT gelditzera goaz” lelopean,  AHT Gelditu ! Elkarlanak deituta. Gai honen inguruko Hegoaldeko zein Iparraldeko egoera aztertu du Mila Elortza aipatu koordinakundearen partaideak, AHTren egitasmoa oraindik ere geldi dezakegula gaineratuz. Honen inguruko informazio gehiago ahtgelditu.org atarian. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Astero bezala zenbait informazio ekarri digu Jabi lankideak: “Gpuntua”ren lehen faseko emaitzak; Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola Arteko Txapelketen finalak, “Plazatik Gaztetxera” ekimena, asteburuko agenda… Eta arteetan bertsolariak entzungai: Oier Aranzabal eta Endika Igartzabal Zumarragako “G puntua” kanporaketan; Iratxe Ibarra eta Unai Iturriaga Durangoko Plateruena Antzokian eta azkenik, Ion Maia eta […]

Datorren ostiralean, hilaren 10ean hasiko direnak hilaren 19an bukatzeko, baina aurten ere S. Juan gaua ospatuko dute hilaren 23an. Hamaika jai egun prestatu ditu Iralako Jai Batzordeak, denentzako eta denetariko egitaraua antolatuz. Nahiz eta arazo ekonomikoak izan, aurten ere aurrera egingo dutela esan digu Asier Iralako Jai Batzordeko kideak. DESKARGATZEKO […]

ENHEko kide eta kantautore den Xabier Elias “Mongo” izan dugu gurekin; hilaren 7an eta 10ean Durangoko Plateruena K. Antzokian Haitiren alde egingo diren ekitaldien berri eman digu: alde batetik hitzaldia, “Haiti: zapalkuntza eta erresistentzia paradigma” eta bestetik Arte anitzeko kontzertu ikuskizuna, “Txoribigun” izenpean. Bilduko den dirua Haitiko nekazariei emango zaie […]

Asteburu honetan Larrabetzun Literaturiaren hirugarren edizioa ospatu da. Bertan liburu azoka, literatur mahai inguruak, liburu berrien aurkezpenak, antzerkia, musika, bertsoak, manifestuak, giro aparta eta literaturaz zipriztundutako hitzak eta barreak izan ziren. Piperpolistarrak bertan izan ginen. Izugarri gozatzeaz gain, grabagailua eraman eta zenbait ahots jaso genituen zuentzat. Piperpolisen jasotako Literaturia entzun […]

Gaurko “Bide gorritik” saioan asteburu honetan Larrabetzun izandako Literaturia kontatu digu Patxi Gaztelumendi irrati honetako kolaboratzaileak. Ostiralean hasi eta igandera bitartean euskarazko literatura jaun ta jabe izan da Txoriherriko herri horretan, herriko jendeak antolatuta. Literatura eta gehiago, musika, bertso-trama, herri bazkaria eta gehiago izan direlako. Hirugarrenez burutu dute Literaturia jaialdia […]

Ekainari dagokiona eta azalean Amikuze, Nafarroa Beherea ezezaguna agertzen zaigu: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean Ezkabarteko euskara jorratu dute eta Jakin guran Katamotza Euskal Herrian. Marea errotak ere izan dituzte hizpide: uztailekoak, aldiz, Naturari eskainiko diote Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!