Iñaki Barzena, Ekologistak Martxaneko kide eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; igandeko hauteskundeei buruzko irakurketa zabal eta sakona egin du: kanpainan gertatutakoa, batzuk eta besteek esandakoa, emaitzak, irabazle eta galtzaileak…eta aurrera begira Hego Euskal Herrian agertu den panorama politiko berrituaren diseinua. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Sukarrieta eta Busturiaren artean dugu Abiñako auzoa eta bertako Auzo elkarteak bi garaipen garrantzitsu lortu ditu azken bolada honetan. Alde batetik, Kosta Sailak orain arte pribatua zen kostaldeko bi km. luzeko eremua publiko egingo du. Bestalde, Urdaibaiko Guggenheim Museo berriaren egitasmoari lotuta, hantxe dagoen eraikina babestu egin dute, Jon Martinez […]

Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Hasteko Hauteskundeen kanpainaren azken egunean Nafarroan aurreikusi daitezkeen emaitzak aipatu ditu. Jarraitzeko, aste honetan Nafarroako Kutxak egindako operazioa izan du hizpide. Bukatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoko hauteskundeetan LAB garaile atera dela esan digu Mikelek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Isabel Isazelaia G. Aresti euskaltegiko kudeatzailea izan dugu gurekin. Ekainean bertan hasiko den uda sasoirako aukera berri eta ugariak  aipatu dizkigu beti eta euskararen mundu magikoan murgildurik ahalik eta gehien goza dezagun. Berrikuntzen aldetik astebeteko Bilbo zein Bakaikuko barnetegiak edota familientzakoak aipatu dizkigu; halaber Euskaltegiak bere ohiko jardueran izango dituen […]

Gaurkoan hiru ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kideak. Hasteko, Txileko Angol espetxean lau preso politiko maputxeren gose grebak 65 egun bete dituela gogoratu digu. Txilen ere, Walmapu herrian (maputxeen herrian) urtegi handi bat eraiki nahi dutela eta bertakoak kanporatu kontatu digu Fakunek. Bukatzeko, datorren astean AEBetako eskuin muturrekoek bilera […]

Asteroko kronikatxoa egin digu Jabi lankideak: larunbatean Baigorriko Bixentanian jokatu Hernandorena sariaren finala, Gpuntua lelopean martxan den Gipuzkoako kanporaketen lehen itzuliaren emaitzak… Artean, duela 15 bat egun Andoni Egañak, Ane Labakak eta Arkaitz Estiballesek Lasarten kantatutako zenbait bertso ale edota Maialen Lujanbiok Zestoan Bin Laden-en emazteari kantatutakoak ere entzungai dituzu. […]

Ohi duenez, Agus Perez antzerki kritikariak azken egunotan izan direnak eta izango direnak aztertu ditu. Lehen multzoan Leioan eta Zornotzan izan den  “Plex” ikuskizuna edo Arriagan ikusitako Peter Brooken “Una flauta mágica” azpimarratu ditu. Etorriko direnen artean, Agusek  Bárbara Buñuelosen performanzea (asteburuan La Fundicionen), Compañía Nómada Roberto Torres (dantza garaikide […]

Espainiar estatuan egunero 50 miloi euro gastatzen dira gastu militarrean: horra hor hiruki perfektua armada, gerra eta negozioa, gerra guztiak negozioak direla dio aditu askok. Egoera honen aurrean antimilitaristek gastu militarrari Eragozpen Fiskal egitea proposatzen dute eta bi egitasmo aurkeztu dituzte gure dirua hobeto gastatzeko. KEMeko  (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) Txosek […]