Bai, sentzu zabal batean, horretaz mintzatu zaigu Iñaki Barzena EHUko eta Ekologistak Martxan-eko kidea. Euskal Herrietan (mendebaleko estatuetan gisara) krisi bikoitza dugu:ekologikoa eta demokraziarena eta horiei aurre egiteko tresnarik egokiena demokrazia partehartzailea dela esan digu Iñakik. Halaber, azken hauteskundeek afera guzti honetan izan dezaketen eraginaz ere mintzatu zaigu Barzena laguna. […]
Barakaldoko urtegi horretan lindanoa aurkitu zuten duela bi urte: orduan, Ezpitsua elkarteak hainbat galdera eta azalpen eskatu zizkion Udalari, baina gaur arte Tontxu Rodriguezek zuzentzen duenak ez du inolako erantzunik eman. Eta orain, udal berria osatzeko egun gutxi falta direla, Udalak Oiolako urtegiko ura ur-sareari lotuko diotela adierazi dute: alarma, […]
Edo Bilbo eta Bizkaiko kolektiboen Merkatua, larunbatean Deustuko Done Petri plazan burutuko dutena, 5.ez. Edizio honen gaia Oroimen historikoa da eta horri dedikatuko dizkiote hitzaldiak, kalejira, bertsoak… Goizeko 11:00etan hasiko da, Jose Ignacio Royo Bilboguneko partaideak kontatu digunez, bi kontzertuekin bukatzeko, aipatu plazan eta Deustuko Gazte Lokalean (gogoratu azken hau […]
Hirurogeita hamabost urte gaur Jose Manuel Lujanbio hil zela. Bertsolari handiaren inguruko zenbait kontu, historia, gertakizun… entzungai dituzu; Txirrita beraren ahotsa ere bai eta bere zenbait bertso, Xabier Lete, Julen Lekuona , Amuritza edo Ion Maiaren ahotik. Omenaldi xumea bertsolari handiari. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!
…miscelanea! Udaberria datorrenian, kanta berriak! Azken aste eta egunotako lan berriak 93. atalean; Gontzal Mendibilen “Neure txiki polita” ekainaren 7an izango da kalean, Sirokaren “Karosi” CD-liburu ederra ipuinez lagundua, Lapurdiko Xutik taldearen lehen lana, Markos Untzetaren “Mississippi”,Basakiren heavy metala, “Egunero hasten da”, Zea Mays(argazkian), Estankona… bota atxurre! arg:zea mays(plateruena) TA […]
Soinugelara bertara etorri zaigu Borja Estankona musikari gaztea bakarka atera duen lehenbiziko diskoaz jardutera. Benetan atsegina izan da, bere azalpenen bidez, disko bat nola sortzen duen eta zer hartzen duen kontuan eta zer ez artistak, disko bat prestatzeko orduan. Eta galdera eta erantzunen artean, diskoa apurka-apurka aletzeko aukera izan dugu. […]
Maiatzari dagokiona eta azalean Miren Jaio arte kritikaria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea Santutxuko Lakomi gaztetxeari dedikatu diote eta historia atalean “Begoña eta kantu karlistak” jorratu dute. Horietaz gain Santutxu aldizkaria, Uribarri auzolanean, Solte taldea edo Txabi Gutierrezen argazkiak komentatu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak. Eta Inkesta, jakina. […]
Mikel Urbeltz K. Antzokiko kudeatzailea izan dugu gurekin. Ekainean barna entzun, ikusi eta dastatuko dugunaren aurrerapena ekarri digu: ACtren bitartez nazioarteko dantza eta antzerkia; Britania Handiko, Galizia edo Txileko musika talde zein kantariak; hitzaldi eta mahai inguruak; Antzezlan ugari eta anitzak; jai ezberdinak, ospakizun eta festak… Ekainean ere bada zer […]
Sortzaile berrien nazioarteko lehiaketa gaur (ekainak 1) hasiko da Bilbon eta Barakaldon. Hainbat herrialdetatik (Euskal Herrikoak ere) etorritako taldek hamaika lan aurkeztuko dute lehiaketan: bertan dantza, performanzeak, zirkua, mimoa, antzerkia… sortzaile berriak sustatu eta bultzatzeko helburuarekin. Larunbatera arte iraungo du aurtengo ACT jaialdiak, Joseba Lazkano antolatzaileak komentatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Bilduk Bilbon aurkeztu duen Txema Azkuenaga zerrendaburuarekin egin dugu gaurko “Solas giroan” saioa. Bilduren emaitzak (Bilbon, Bizkaian eta Hego Euskal Herrian), maiatzaren 22 hartan izandakoak, Bilbok dituen arazo nagusiak, hiritarron parte-hartzea, Barruti Kontseiluak eta beste gai batuk jorratu ditu Txemak. Bilboko udalean Azkunaren EAJ nagusi izango dela, Bilduk oposaketa lana […]
