Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren […]

Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da herrialde garatuetan. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartuz joaten dira eta, halako batean, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak ager daitezke. Beraz, minbizia, nolabait esan, norberaren zelulak gaiztotzea da. Gaurkoan Iker Badiola ikertzailearekin hitz egin nahi dugu, minbizia eta beronen metastasia zehazki zer diren adieraz […]

Gero eta gehiago dira, Mendebalde honetan darabilgun garapen ereduaz gogoeta eta kritika eginik, beste eredu jasangarriago bat beharko genukeela dioten adituak. Haien iritzian, berez kontraesan handia lirudikeen arren, guztiz posible litzateke naturagandik jaso ditugun onurak eta baliabideak mantentzea eta, aldi berean, gizarteari eboluziorako eta garapenerako aterik ez ixtea. Horretaz gehiago […]

Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman […]

Britainiarrek smog esaten diote, euskaldunok ke lainoa, eta bilbotar txireneek txapela. Baina, izena gorabehera, gauza bera da hizkuntza eta toki guztietan: gehiegizko industria eta zirkulazioaren ondorioz, hiri batean kalitate kaskarreko airea arnastea. Euskal Herri barruan Bilboaldea da, zalantzarik gabe, airearen kutsadura arazo larrienak dituena, bertan milioi bat biztanle inguru bizi […]

Urte sasoi batzuetan —urte berriarekin batera edo laster uda datorrela eta—, ohikoa izaten da nork bere buruari hobeto egoteko eta sentitzeko proposamenak egitea. Zerrenda horretan argaltzearena maizenik agertzen direnetako bat da, noski. Jon Irazusta fisiologoarekin izan dugun elkarrizketa honetan ariketa fisikoak gure osasunean daukan eragin zuzena aztertuko dugu eta, horrezaz […]