Garikoitz Mendizabal txistulariak egin digu bisita, Bilboko txistularien udal bandako zuzendaria berau. Euskal Herriko instrumenturik zaharrena da txistua eta, agian horren ondorioz duen irudi estereotipatuagatik galdetuta “egunerokotasunaren ordaina” direla onartu du, baina azaldu digunez, txistuak ikerketan eta esperimentazioan ere badu lekurik, eremu sinfonikoan, jazzean eta beste. Kanpoan ibilia da Mendizabal, […]
Las Tea Party taldeko Lorea etorri zaigu, taldearen erdia beraz, nahiz eta oraindik ordu honetan bera oso-osorik ez egon. Sei urte igaro dira bikotea osatu zutenetik eta plazara nola atera ziren kontatu digu Loreak. La Basu eta Mad Muaselekin egongo dira bihar Europa Parkean, Bilbo Hiriak bere saiotxoa Ane Guria […]
Xabi Aburruzaga gurekin izan dugu. Gaur Aixe-berri konpartsaren txosnan joko du 19:00etan eta irailaren 4an, zeharo bestelako formatoan, Getxo Folk jaialdian izango da, Keltik izeneko disko berria aurkezten. Zeltiar munduko doinuekin jantzi du bere musika, 40 gonbidaturen laguntzaz, izan ere, bere esanetan trikitixa eta zeltiar musika oso ondo uztartzen dira. […]
Lurrak ikuskizuna aurkeztu digute Izaskun Agirresarobek eta Gaizka Chamizok, zirkoa eta akrobaziak antzerkiarekin nahasten dituen ikuskizuna ostiralean ikusi ahal izango baita Arriaga plazan. Hitzak ere badira bertan, baina Gaizkak azaldu digunez, “ez da garrantzitsuena esaten dena, kontatzen dena baino”. Horregatik kanpoan egin dituzten emanaldietan ere euskaraz ziren hitzak mantendu dituzte, […]
Rufino Arrolaren eskolako ikasle-kide eta Rufinoren bikotekide urte luzez, Isukitze aldetik dator Kepa eta aita Tomas Sitze-k sortutako musikari ugariko Arrizabalaga sendiko kidea dugu. Plazetatik jubilatuta ei dago eta Robertok lagunduta etorri zaigu Kepa Arrizabalaga, askotan trikiti bikotekide eta, izatekotan, semeorde modukoa, Robertok berak aitortu baitigu aita baten moduan portatu […]
Hau Pittu Hau konpartsako Ander eta Soihartze izan dira gurean, gaur ospatuko duten “Euskaraz bizi” eguna eta bertan eman ohi duten “Euskara saria” azaltzen. Kontatu digutenez, sari kolektiboak dira, positiboan, euskararen aldeko lanean egindako lanak aitortu eta nabarmentzeko. Konpartsaren egungo egoera eta bilakaera ere azaldu digute, belaunaldi berriak sartu baitira. […]
Ibairen eskutik Txori Barrote konpartsaren ibilbidea gogoratu eta 30. urte betetzen dituen honetan antolatu dituzten ekitaldien inguruan mintzatu gara berarekin. Elkartasun keinu eta ekarpenekin osatutako konpartsa da, jendeak euskal preso eta iheslarien alde ematen dituen ordu eta minutuekin. Berari ere, hortaz, Aste Nagusiak zenbat segundo irauten duen galdetu diogu. Aste […]
Lehengo astean aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria aurkeztu zituen Bilboko Jai Batzorde mistoak. Txupinera Gisèle Felli Gorritxo izango da, Komantxe konpartsako kidea, eta pregoilaria Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarra. Gisèle iaz elkarrizketatu genuen, Komantxe konpartsako kide moduan, eta Patxo, berriz, 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako […]
Algara konpartsak Aste Nagusiko programazioa osatu du, egunez zein gauez izango diren ekitaldiz osatutako kartel potoloa antolatu du. Aste osoan ohi bezala, dantzari, euskara ikasleei, Ipar Euskal Herriari, bertso eta trikitixari eta haurrei eskainitako egunak izango dira ALGARAren txosnan. Larunbatean hasiko den Aste Nagusirako programazioa aurkeztu nahi dizuegu, egunez zein […]
Jai eremutik bertatik Aste Nagusiaren berri emango duen bi orduko magazina egingo dugu Bilbo Hiria irratia, 97 irratia eta Uriola euskal hedabideen artean, igandetik larunbatera. Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko zuzeneko jarioan. Geroago, bertan egindako […]
