Osasunaren eta zaintzaren “ardura kolektiboa” jaiaren aurretik jarri du Bilboko Jai Batzorde Mistoak eta, iragan astean Aburto alkateak aurreratu bezala, Aratusteak bertan behera geratu direla igarri du. Euskal Museoan eginiko agerraldian Bilboko Jai Batzorde Mistoko kideak agertu dira prentsaren aurrean, eta, batzordeko lehendakari Itziar Urtasunek eta Bilboko Konpartsetako ordezkari Artzai […]

Astero legez, ARGIA astekariaren eduki batzuk aurreratu dizkigu bertako Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, Zaldibarko zabortegiaren kolapsotik urtea betetzear dagoela, azalera eraman du gaia ARGIAk. Zaldibar zona cero liburua idatzi duen Ahoztar Zelaieta kazetaria elkarrizketatu du Estitxu Eizagirrek, hondamendiaren erantzuleei izen-abizenak ipintzeko ikerketa eta dokumentazio ahalegin mardula dugu liburua eta, atzean […]

Bi telesail ekarri dizkigu hizpidera Iskandar Hamawik gaurkoan, Parliament eta Lupin, hurrenez hurren Filmin eta Netflix plataforman ikusgai ditugun ekoizpenak. Parliament komediak Brusela du jokaleku, eta denok gure buruari egin diogun galdera abiapuntu: Zertarako ote da Europar Parlamentua? Nazionalitateen arteko estereotipo eta topikoen jokoan egoera komiko asko daude, Bruselako parlamentuan […]

Urtarrilaren 16an, Kaliforniako Stocktongko presondegian, koronabirusak jota hil zen Phil Spector musika ekoizle handia eta hiltzailea, 81 urte zituela. New Yorkeko Bronxen, jatorri ukrainarreko familia judu batean sortua, bere aitak bere buruaz beste egin zuen Philek 10 urte zituela, eta 1953an Kaliforniara joan zen amarekin. Handik 5 urtera, 19 urte […]

Lehenbiziko minutuetan Donostiako talde bizi bat ekarriko dugu gurera: The Burns. 2015ean sortu zirenetik Asylum izeneko Epa kaleratu dute eta beste zenbait single. Orain “Daddy Xmas” izeneko abestia aurkeztera datoz, 2021 urteko hasieran kaleratu nahi duten diskoaren aurrerapen gisa. Garaje rock, ondo borobildua, zuzena eta puntxa ikaragarria daukana. Ildo beretik […]

Gaur estreinatuko da Caminho Longe filma, 17:00etan Bilboko Multicines 7 zinema aretoetan, azkenik, Donostiako iazko festibalean aurkeztu ondoren eta pandemiak aurrestreinaldiak atzeratu ostean. Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan eta Bartzelonan ere estreinatuko da aldi berean dokumental hau. Sao Tome irlan, Sao Tome i Príncipe herrialde txikian 33 urte eman zituen […]

Pasa den udazkenean, Lleidako Milenio argitaletxeak Ricardo Gilek eta Javier Tarazonak idatzitako Ringo Starr. El señor de los anillos argitaratu zen. Zehatz-mehatz aztertzen da Liverpooleko musikari honen ibilbidea, hasieran The Beatles laukotean, gero bakarlari gisa eta, azkeneko bi harmarkadotan Ringo Starr and his All Starr Band-ekin. Munduan zehar ehunka kontzertu […]