MUSIBLA #130: Black Country, New Road, Kaserna, Physis versus Nomos, Madlib, PVA, Arlo Parks

Black Country, New Road taldeak irekiko du gaurko ordua, Londonetik datorren talde bitxia dugu, proposamen heldua eta aberatsa eskaintzen dute. For the First Time da euren estreinako diskoa. Hurrengo taldea Galdakao aldetik dator eta euren lehenbiziko diskoarekin datoz. Kaserna dute izena eta Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaiotako banda berria da. Formazio berriak hip-hop eta funk-etik gertuko erritmoak jorratzen dituzte, dotore eta indartsu, rock oinarri nabariarekin. Diskoaren izena: Gelditu da Denbora. Segidan sentsibilitate handia duen banda batekin goaz. Physis versus Nomos taldearen proposamenak entzule abilak eskatzen ditu, euren musika isurtzen da trabarik gabe, nostalgia puntu bat eta amorru ezkutua. Arraro Nioenean da euren azken diskoa. Hurrengo gonbidatua Kaliforniatik dator. Madlib izenaren atzean multiinstrumentista bat dugu, Otis Jackson. Soinuekin jolasean, erritmo apurtu eta zikinak, funk, soul, hip-hop… Soinu asko nahasten dira bere musikan. Sound Ancestors da bere azken proposamena. PVA musika dantzagarria jorratzen dute dotorezia handiaz, beste hainbat estiloen oihartzuna sumatzen da euren proposamenean. Toner izenarekin kaleratu du azken diskoa Londoneko taldeak. Eta bukatzeko, Arlo Parks-en Collapsed in Sunbeams diskotik ateratako abesti bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Koronabirusaren gakoak. Txertoak eta gero

ar. Mar 23 , 2021
Ikusten ari gara lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela, hau da, hein batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde inmunitatea lortzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210323_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak