Aurten The Beatles-en Abbey Road diskoaren 50. urteurrena izanik, edizio berria kaleratu dute. Guk aste honetako urrezko kantu legez John Lennon-en Come Together abestia entzun dugu bi grabazio ezberdinetan. Abbey Road disko honetatik beste kantu batzuk ere dastatu ditugu: Something eta Here Comes the Sun. Frank Solivan & Dirty Kitchen […]
Aquesta setmana, l’Elisabet s’entrevista amb Carles Argelaguet, biòleg, guitarrista i vinotequer. Per acabar, l’Albae ens porta unes quantes llegendes de bruixes a l’Embruix de les Tradicions. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/191025_demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen.
REAS Euskadien lana hobeto ezagutzeko aukera izan genuen ekainean, izan ere, kontsumo kritiko eta eraldatzailearen eremuan dauden ekimen batzuk ezagutzera emateko, txangoa antolatu zuen ekonomia solidarioaren inguruko elkarte honek, eta guk izena eman genuen bertan. Hasteko, bertako Zaloa Pérezek azaldu zigun zer den REAS Euskadi. Ondoren, autobusa hartu eta Berziklatu […]
Kanpoko zein barneko erasoei aurre egiteko erarik eraginkorrena harekiko immune izatea omen da. Immunea izanez gero, babes osoa duzu eraso konkretuen aurrean. Printzipio horretan oinarriturik, azken aspaldion immunoterapiak itzelezko hazkundea izan du minbizia eta beste zenbait gaixotasun hilgarri artatzeko orduan. Azken urteotan proteomikan egin diren ikerkuntzek zerikusi handia daukate immunoterapia […]
Broken Brothers Brass Band 2006an sortutako taldea dugu, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kideren ekimenez. Funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira euren abestiak eta zuzenean talde-inprobisazioari garrantzia ematen diote. Txertaketa izeneko diskoa dakarkigute aurkezpen txartel gisa eta bertatik bi abesti jarri ditugu. Hauen atzean, Thomas Alan Waits, […]
Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta […]
A ghalope coas bestas chega este Ireki Gaiola. En “Enbarkapex” falamos con Serxio Balchada, historiador galego residente en Araba. Coñecemos a historia dos mais de 2.000 milicianos galegos que loitaron no Eusko Gudarostea. Falamos de Jose Echevarria Novoa un galego que puido ser o primeiro lehendakari. E sen parar, emprendemos […]
Cannabisaren ekonomia edo ekologia politikoa aztertu dugu gaurko saioan. Kalamu landareak sokak egiteko erabili izan dira historikoki, eta haziak txorientzako janaria izan dira, baina badira hortik ateratako olioak, oihalak eta bestelako produktuak ere. Gurean azken urteotan eragin narkotikoa duten kalamu barietateak zabaldu dira, marihuana, alegia. Landare emeak loratuta jasotzen dira […]
Saio honetan berritasun handirik ez, aurreko saioetan han-hemen entzun ditugun taldeak ekarri ditugu. Hasteko New Yorketik datorren Interpol taldea. 1998an sortu zen eta 7 disko dituzte kalean. Azkena EP bat duzue A Fine Mess izenekoa. Bertatik bi abesti indartsu. Eta soinua eta estiloa erabat aldatuz Sharon Jones soul abeslari bikainaren […]
Camarón de la Isla flamenko garaikidearen erraldoia izan zen. 1978ko udan Madrilgo estudio batean La leyenda del tiempo LPa grabatu zuen Camaronek, Amador anaiak, Tomatito, Kiko Veneno, Manolo Rosa eta besterekin, bere estiloa hankaz gora jartzen. Handik atera dugu gaurko gure urrezko abestia, La leyenda del tiempo. Gero, funtsezko disko […]
