ZIENTZIALARI 111: Zulo beltzak (Joanes Lizarraga)

Zientzialari saiora gaur ekarri dugun gonbidatua Joanes Lizarraga da. Kosmologoa da, eta zulo beltzen inguruan mintzatuko zaigu. Zulo beltzak, espazioan eta denboran kokatuak dauden gune erraldoiak omen dira, beren baitan grabitate indar ikaragarri handia biltzen dutenak; hain grabitate indar handia, ezen ez baitiote haien inguruan dagoen ezeri handik alde egiten uzten. Oraintsu arte deus gutxi zen zulo beltzei buruz genekiena, eta egun oraindik gutxi dakigun arren, egia da zientzia ezaguera maila askoz handiagoa eskuratzen ari dela haiei buruz, gaurkoan Joanes Lizarragak azalduko digunez.

Fisikan doktorea da Joanes Lizarraga eta UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Sailean dihardu lanean. Bere tesiarekin Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen 2017an. Defektu topologikoek eta inflazioak sor ditzaketen seinale behagarrien ezaugarritzea da bere ikerketaren ildo nagusia. (Argazkia: NASA Goddard Photo and Video).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

San Tomas eguneko saio berezia entzungai

al. Abe 23 , 2019
Larunbatean ospatu zen Bilbon San Tomas azoka, eguraldia ona izan zen goizean eta jendetza batu zen Areatzan eta zapi kaleetan. Ohi bezala, Bilboko Konpartsek antolatutako gunetik zuzeneko saio berezia egin genuen. Eguerdi arteko orduetan 100.000 pertsona bildu ziren Areatzan taloak jan, sagardotan murgildu eta baserritar zein artzainen 245 postuen aurretik […]

Honekin lotuak