Israelgo leize batean gorden diren fosilak oinarri harturik, neanderthal gizakien arnasketa sistema ikertzeko modua izan du Asier Gomez Olivencia paleoantropologoak. Bertan aurkituriko orno, saihets eta hezur pelbikoek neandertalen toraxa nolakoa zatekeen jakiteko eta berreraikitzeko bidea eman dute ikerlan garrantzitsu horretan. Eta ikerlanaren ondorio batzuk harrigarri samarrak dira, Asier Gomez Olivenciak […]

Bizikidetza esperientzia bitxia eta garaipen ekologista baten kronika ekarri dugu gaurkoan uhinetara, izan ere, Notre-Dame-des-Landes herrian dagoen ZAD gunea aztertu dugu gaurko saioan. Iñaki Etxeleku Thikoipek ZAD bizi dutenen ahotik liburua idatzi zuen 2018an, kanpaleku honen historia ezagutzeko oso aproposa. ZADen historiak 1967an du abiapuntua. Frantziako gobernuak aireportu berria egiteko […]

Lehenengo minutuetan Bill Ryder-Jones gonbidatu dugu. Disko gogoangarriak kaleratu baditu ere, non erakutsi baitu bere balioa abesti beteak egiten, ez du ematen publikoaren arreta bereganatu duenik. Orain Yawn izeneko disko luzearekin dator berriro, eta bertan bereak egin dituen ezaugarriak agertzen ditu, hala nola ahotsaren lana. Sleaford Mods izeneko bikoteak miraria […]

Phil Manzanera gitarra jotzaile garrantzitsua izan zen 70eko hamarkadan, batez ere Roxy Music taldean egindako lanagatik. 1975ean Manzanerak bakarlari moduan bere lehen lana grabatu zuen Diamond Head izenpean. Bertatik aukeratu dugu gaurko urrezko kantua, Frontera izenekoa, Robert Wyatt-en laguntzarekin abeslari lanean disko honetatik beste bi kantu ere entzun ditugu: Diamond […]

Zahartzeaz jardungo dugu gaur, hau da, gizakiok denboraren poderioz gure organismoan izaten dugun gainbehera fisiologiko saihetsezinaz. Zahartzea era mailakatuan gertatzen da, eta gure funtzio askoren hauskortasuna eta mendekotasuna ekartzen ditu ezinbestez. Hala ere, zientzialariak zahartze osasungarriaren inguruan ari dira lanean, eta hainbat programa jarri dituzte abian, jende zaharraren bizi itxaropen […]

Ez da lehen aldia Zientzialari saioan saguzarrez jarduten dugula, baina egia da aurrekoetan animalia berezi hauen ezaugarri orokorrez aritu ginela. Gaurkoan, saguzar espezie batek arrainak harrapatzeko daukan gaitasuna aztertuko dugu UPV/EHUko Inazio Garin irakaslearen eskutik, eta gaitasun hori berezkoa ala ikasia duen jakinago dugu. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia […]

Josu Zabalak eta Garik asteartean Kafe Antzokian emango duten kontzerturako bi sarrera eramango ditu gure entzule batek. Zer egin behar duzue sarrera bikoitz hori lortzeko? Bada, bidali audio mezu labur bat Whatsapp edo Telegram bidez gure 644499554 zenbakira, #Hertzainak taldearen zuen abesti gustukoenaren pasarte bat kantatzen. Laginak entzungo ditugu eta […]

Frantziar estatuan, erregaien prezioen igoerak eraginda, ustekabean sortutako mugimendua dugu Gilets Jaunes edo Jaka Horiak. Ideariorik, ageriko bururik eta kontakizun sendorik ez duen mugimenduak oso urduri eta kolokan jarri du Estatua. Klisi klimatikoaren eta hazkunde ereduaren krisian kokatu dute mugimendu hau Josu Larrinagak eta Iñaki Barcenak. Historiara begira, beharrizanek eta […]