Gorka Juliok azaldu digu aurten berak koordinatzen duen Kabi@ guneak Durangoko Azokan izango duen egitaraua. Hezkuntzari eta sorkuntzari arreta berezia eman diote lehen egunetik, izan ere, ostegunean. konputagailu baten funtzionamendua ulertzeko saioa eta, Hirikilabs hiri laborategiaren eskutik, koete estratosferiko bat nola egin, janaria hackeatu, hezkuntza materiak irekiak landu eta familian egiteko Jolabs proiektua ezagutuko ditugu. Larunbatean Wikidata eta Txikipedia ezagutuko ditugu eta AtopiaRPG zuzeneko rol partida eta podcast emankizuna izango da. Igandean Google nola eskolak kolonizatzen ari den eta nola guraso eta irakasle batzuek horri aurre egiteko prestatzen ari diren ezagutuko dugu.
Deskargatu hemen.