Antzerkia Airean Donostia Kulturak Casares Irratiaren bitartez antolatutako lehiaketa da. Antzerkia Airean. Begiak itxita “ikusteko” istorioak. Halakoa da Piperpolisen Galder Perez, Ane Zabala eta Ekaitz Hernandezek sortutako irrati nobela Joh Trollope hamabostean behin. John Trollope kaletik dabilen gizon bakartia da. Hamabostean behin labanderiara joan ohi da. Baina gaurkoan ez du […]

Saioaren bigarren orduan monografiko bikaina eskaini digu aste honetan Pedro Elias Igartuak Mavis Staples gospel kantariaren bigrafiaz eta diskografiaz. Duela bi aste hasitako lana biribiltzeko balio izan du saio honek. Horretara baino lehen, ordea, irratsaioaren lehenbiziko orduan, beste jenero batzuetan diharduten kantariak izan ditugu protagonista. Honako hauek, hain zuzen ere: […]

Pasa den astean, Legutioko alkateak uko egin zion lur batzuk desjabetzeko baimena emateari. Arazoa errepikatu egingo da, kontuan hartuta azken hauteskundeetan AHTren ibilbidean diren 22 udalerritan tren horren aurkako jarrera nabarmena dela. Gai horrekin batera, beste bi jorrati ditu gaurkoan Iñaki Barzenak: Bilbon pasa den astean izandako Lemoizen inguruko Jardunaldiak […]

1

    Gauza mamitsu eta jakingarriak kontatu dizkigu Iñaki Peña lagunak Lengües Vives deritzan egitasmo ederraz. Duela zenbait urte Katalunian sorturiko egitasmo eder honen bidez, gaur egun agerkari edo boletin bat argitaratzen dute gure inguruko zazpi hizkuntzatan. Honako hauetan, hain zuzen ere: portugesez (galiziera barne dela), asturiera, aragoiera, katalana, okzitaniera eta […]

    Taupadak ikuskizuna  estreinatu dute Kukai Dantza taldeak (irudian) eta Logela multimediak, Valladolideko antzerki jaialdian estrenaitu ondoren laster Euskal Herrian ikusi ahal izango dugu pieza hau. Jon Maia dantzari eta koreografoak zuzentzen du Taupadak eta gaur piperpolisen egon da. Asteburu honetan Bilbon Lekuz leku nazioarteko Dantza jaialdia ospatu behar da. […]

  Maputxea Hegoameriketan bizi den herri amerindiarra da. XVI. mendean espainarren kontra borrokatu behar izan zuten; XVIII.ean txiletarren aurka eta geroxeago argentinarrak izan zituzten etsai. Egun bi herrialde horietan zeharo sakabanaturik bizi dira, eta egungo egoerari buruz gehiago jakiteko asmotan Alvaro Hilario kazetaria elkarrizketatu dugu, duela gutxi maputxeekin berriro egoteko […]

    50 urte bete dira Deustuarrak Abesbatza sortu zenetik. Gaur egun ere hortxe jarraitzen dute astero astero Deustu inguruan kantatzen. Urteurrena ospatze aldera disko bat grabatu dute aurtengo neguan eta horixe izango da, hain zuzen, saio honetan eskaintzen dizueguna. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070622.mp3

Azken saioa izan da gaurkoa. “Ikasturteko” edo denboraldiko azkena. Entzun beharko genitukeen zein ez ditugun entzun pentsatzera jarri gara orduan, eta lau aukeratu ditugu, horietatik 3 euskaldunak. Hala ere, jendea geratu zaigu kanpoan: Edorta Izarzugaza, Oier Etxeberria, Bazterrak…lan interesgarriak egiten ari diren bertako jendea, euren lanik entzun gabe geratu zaizkigunak. […]