SOINUGELA: Mavis Staples, gospelaren izar distiratsua

Mavis StaplesSaioaren bigarren orduan monografiko bikaina eskaini digu aste honetan Pedro Elias Igartuak Mavis Staples gospel kantariaren bigrafiaz eta diskografiaz. Duela bi aste hasitako lana biribiltzeko balio izan du saio honek. Horretara baino lehen, ordea, irratsaioaren lehenbiziko orduan, beste jenero batzuetan diharduten kantariak izan ditugu protagonista. Honako hauek, hain zuzen ere: B¨jörk islandiarrak bere seigarren diskoa ekarri digu, Volta izenekoa: Minnie Ripertonek, José Felicianoren laguntzarekin, Light My Fire ezaguna abestu digu; ondoren, seguruenik Chavela Vargasen azken lana izango den Cupaima diskoa ezagutu dugu, hau da, Chavelaren betiko errepertorioko kantuak, baina indioen musika tresnekin joak; gero, Chabuca Granda peruarraren txanda heldu da, artxibo batean aurkitutako 1968ko grabazio zahar batzuen bidez; eta, azkenean, Dulce Pontes portugaldarraren ahots berdingabea entzuteko eta bere azken diskoa, El corazón tiene tres puertas, ezagutzeko parada izan dugu. Horra hor bi orduko bidaia musikal honen laburpena. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

JONH TROLLOPE HAMABOSTEAN BEHIN ANTZERKIA AIREAN LEHIAKETAKO I. SARIA

az. Uzt 4 , 2007
Antzerkia Airean Donostia Kulturak Casares Irratiaren bitartez antolatutako lehiaketa da. Antzerkia Airean. Begiak itxita “ikusteko” istorioak. Halakoa da Piperpolisen Galder Perez, Ane Zabala eta Ekaitz Hernandezek sortutako irrati nobela Joh Trollope hamabostean behin. John Trollope kaletik dabilen gizon bakartia da. Hamabostean behin labanderiara joan ohi da. Baina gaurkoan ez du […]

Honekin lotuak