SOLASALDIA: Lengües Vives

1

Llengües diskoa    Gauza mamitsu eta jakingarriak kontatu dizkigu Iñaki Peña lagunak Lengües Vives deritzan egitasmo ederraz. Duela zenbait urte Katalunian sorturiko egitasmo eder honen bidez, gaur egun agerkari edo boletin bat argitaratzen dute gure inguruko zazpi hizkuntzatan. Honako hauetan, hain zuzen ere: portugesez (galiziera barne dela), asturiera, aragoiera, katalana, okzitaniera eta euskara. zazpigarren hizkuntza laster dator: sardiniera. Albiste laburren bitartez, hizkuntza komunitate bakoitzean hizkuntza eta kulturaren aldetik nabarmentzen diren erabaki, ekimen eta gorabeheren berri ematen dute aldian-aldian. Esan beharra dago badirela hamar urte Llengües Vives egitasmoa abian jarri zela eta urtetik urtera proiektua gero eta sendoago dagoela. Gainera, berrikitan disko bat ere eman dute argitara hizkuntza hauetan gaur egun egiten den musika ezagutzera emateko asmoz. Grabazio honetan, Iñaki Peñarekin hitzekin tartekaturik, horietako zenbait kanta entzun daitezke. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

One thought on “SOLASALDIA: Lengües Vives

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #89: Bilbo live eta Euskal Herria Zuzenean

ar. Eka 26 , 2007
Saioa deskargatzeko HEMEN. Uda badatorrela eta, kontzertu erraldoiak Euskal Herrian ere. Aste honetan bertan Bilbo musikaren hiriburu bilakatuko da. Bilbolive jaialdiko antolatzaile Ibai Villapun izan da gure artean. Irratsaioaren bigarren zatian berriz Xiberoara jo dugu, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Idauze Mendin Euskal Herria Zuzenean festibala ospatuko delako. Han […]

Honekin lotuak