MAURICE RAVEL: 70 urte igaro dira jada M. Ravel ziburutar musikari handia zendu zenetik. Pertsona zein musikari ausarta eta berritzailea ” Dandy erronkazalea” Erromantizismoaren ildoa alde batera utzita, Claude Debussy- rekin batera garaiko musikari berrikuntza interesgarriak ekarri zizkiona. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargi071010.mp3

    Denboraldi hasiera Gaubasan. Hasteko, La Mala Rodriguezekin solasa, BUM jaialdian jo duela eta. Gomendio gisa, Hydromatics taldearen hirugarren lana, “The Earth is Shakin”. Gariren “Esperantzara Kondenatua” disko berritik, “Zure Begietan” kantua, Jon Benitoren hitzetan. Zuzeneko aholkuak Mexikora garamatza. Kafe Antzokian, San Pascualito Rey eta Arriaga antzokian, Los Tigres del […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren (g)une garrantzitsuena izango da ziurrenik. Aurtengo kartelaren diseinugilearekin mintzatu gara horregatik. Olentzero biluzi horrek, euskaraz jantzi gura ditu EHko etxe eta txoko guztiak. Bartzelonara (BTZN) jo dugu horretarako, Igotz Ziarretarekin mintzatu gara, luze. Gero Salvador Puig Antichen inguruko erakusketa izan […]

Piperpolis saioa bueltan dator Bilbo Hiria Irratira irratsaioaren hirugarren denboraldiari ekingo diote. Lehenengo saioan Harkaitz Zubiri idazle gaztearekin hitz egin dugu. Idazle donostiarrak idatzitako “Zakur kale” izeneko narrazio liburuaz mintzatuko gara. Conssonniko kideekin berba egin dugu Artxandako jolas parkea zena proiektu artistiko bati esker berpiztu baitute. “Zubiaz bestaldera” izeneko argazki […]

    Zor ekologikoaren inguruko Jardunaldiak izango dira Bilbon hilaren 25 eta 26an eta Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, gaurko Solasaldian Iñaki Barzenak azadu duenaren arabera. Jardunaledietan Euskal Herri, Catalunya, espainiar estatu, Belgika, Bolivia, Ekuador edota Nigeriako lagunek hartuko dute parte. Sarrikon burutuko diren horietan, Zor ekologikoaren kontzeptua, Energia eredua, Transnazionalen papera, […]

    Aupa bertsozale! Berriro prest gure emankizunari ekiteko. Gaurkoan “Gu ta gutarrak”en doinu alaiekin hasi eta Gipuzkoako txapelketari erreparatu diogu; Orio eta Hernaniko zenbait ale jarri ditugu entzungai eta ondoren Abante kulturgunean duela 3 bat aste Ioseba Barandiaran, Alaia Martin , Mirari Martiarena eta Eñaut Uriartek lagunen arteko bertso afari […]

Aste honetako Soinugelan nobedadeak izan dira nagusi. Besteak beste, honako disko hauek entzuteko parada izan dugu: alde batetik, Putumayo etxeak ateratako World Hits izeneko diskotik Peter Toshek eta Mick Jaggerrek abestutako Don´t Look Back kanta entzun dugu; gero, Gotan Project taldearen !Ya basta! diskoa heldu da, horren ondotik, talde horren […]

    Ikasturte berria hasteko lasai… Josh Rouse, Belle and Sebastian, Gravenhurst eta beste disko “zaharrak” (aurreko urtekoak gehienak) entzungo ditugu, Ipar Amerikako sustraietatik egindako musika. Bestetik, Euskal Herrian daukagun harrobitik hiru talde: Sexty Sexers beren Urkamendi Blues diskoarekin, Gariren disko berria (esperantzara kondenatuta) eta Gu ta Gutarrak proiektu berri eta […]

Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak Zentral Nuklearrak izan ditu hizpide. Aldaketa klimatikoa aitzikitzat hartuz, nuklearren aldeko diskurtsoa berpiztu duten momentuan, energia mota horrek dituen arazo larriak aipatu ditu Josuk. Hurbilago, Garoñako zentral zaharraren egoera izan du mintzagai, eta bukatzeko, nuklearren aurrean dauden alternatibak jorratu ditu gure solasaldiaren kolaboratzaileak. […]