Goiko izenburuak aditzera ematen duenez, Pedro Elias Igartuak gidatzen duen bidaia musikalean gaurkoan Amerikako Estatu Batuetan egin dugu geldialdi luzeena, baina, hara orduko, hainbat lurraldetan barrena ibil gara, musika bitarteko eta lagun. Turkiatik abiatu gara, etno-teknoa estiloa era zoragarrian burutzen duen Mercandede musikariaren azken diskoa ezagutzen hasteko. Handik Afrikara egin […]

Giro ilunekin hasiko dugu gaurko saioa, Le Noise talde bizkaitarraren eskutik El Camino a Casa euren estraineko diskoa ezagutuko dugu, bide horretatik, hau da, giro ilunak eta atmosfera beteak, joango dira gaurko talderik gehienak: Low, Gregor Samsa, Architecture in Helsinki… Gozotasun bitxi eta txundigarriarentzat leku bat ere gordeko dugu, Joseba […]

Mahwash Afganistango kantari handiena izatearen ezagutza du. Maisu handien ikaslea izana, Radio kabul-eko emanaldiak zirela eta egin zen ezagun, 1970ean urte horretako artista saria eman zioten eta 77an ‘ustad’ edo maisu izendapena jaso zuen. Musika tradizio hau Indiatik joandako musikarien bidez garatu zen XIX. mendearen erdialdera eta bertako musika popularra […]

Lelo horekin Catalunyan duela hiru urte hasitako ekimena abiatuko dute laster Mugarik Gabeko Albaitariak, EHNE eta Ekologistak Martxanek, herrialde aberastuek txirotuekiko duten zor ekologikoa aintzakotzatz hartzeko asmoz. Horretarako, Iñaki Barcenak azaldu digunez, bi izango dira ardatz nagusiak: alde batetik Euskal Herriko nekazal, abeltzantza eta arrantzako sektoreek bereganatu duten zor ekologikoaren […]

Aurreko astean hasitako bideari segida emanez, flamenkoaren gaineko bigarren atal bikain bat prestatu digu Pedro Elias Igartuak irratsaioaren bigarren orduan. Bertan flamenkoaren historian mugarritzat jotzen den “Antologia del cante flamenco” bildumako zenbait pieza gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, Chano Lobato, Camarón, Enrique Morente eta Juan Habichuelaren maisu lanen doinuak […]

Hamar urte bete eta koxkortua dugu KUKUTZA GAZTETXEA. Sarrera ordaindu eta eskaintzen zaiguna irentsi Bilbo hiriko modelo bakarra  ezarri nahi dutenen aurrean, bada parte hartzera eta dinamika sortzailera deialuzatzen duenik ere. Larunbatean, maiatzak 17, Euskal Herriko GAZTETXE EGUNA ospatuko da Errekaldekoplazan, (Bilbon), eta bertan izango dira PANTXOA ETA PEIO, BAD […]

Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu. Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu […]