Ez dakit harria, hain zuzen, Hasierri ondo doakion izena ote den. Dabilela, ordea, hori bai. Hainbat urte eman ditu berak bidean kazetaritza ikasi zuenetik Bermeoko irrati librearen sorreran, Bermeon bertan liburu-denda baino gehiago topagune bihurtu zen txokoa eratzen, ETB eta beste hedabide batzuetan kazetari lanean,… harik eta istripu bat izan […]

Azken egunotan eta datorren asteburuan zenbait antzeslan izango dira Bilbon eta inguruko herrietan, eta gehienak euskaraz Agus Perez antzerki kritikariak azaldu duenez. Arriagan izan da azaro honetan Larrabetzuko Kukubiltxo taldea “Haritzaren azala zehatza” lanarekin. Agusen ustez, aldaketa sakona egin dute Kukubiltxoek antzeslan honekin, baita asmatu ere. Bestetik, datorren larunbatean gutxienez […]

Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Nafarroako AHT gelditu Elkarlanak Iruñean, tren berri et azkar horren inguruan egindako hausnarketa plazaratzeko. Hasteko, talde horretako Gorka Ovejerok kontatu digunez, Nafarroan indarrean den krisialdia aztertu dute: gero eta Lana Erregulatzeko Espediente gehiago, ia 9.000 lagun langabezian eta erakunde publikoak bestaldera begira. AHTren lanek […]