Urte bi luze daramatza Amagoiak (izatez Durangoko kalekumea) lagunarekin Abadiñon lur-saila alokatu eta bertan ekoizten dituztenetatik bizitzeko erronkan. Laurehun oilok emandako arrautzak, eurek egindako ogia eta solokoak batu eta bezeroari zuzenean saltzen diote. Ekoizpen ekologikoa eta hondakinik eragiten ez duen zikloa itxiz. Lehenago emakumeak landa-eremuan bizi duen egoera kaxkarraren aurrean […]
Eguna: 2008-11-13
Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster, saio berezia eta bikaina prestu digu Pedro Elias Igartuak Hego Afrikako emakume kantari garrantzitsu honi buruz. Kantuen artean, bere biografiako hainbat datu tartekatuz, Miriam Makebaren ibilbide musikala zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu: hasierako urteak Hego Afrikan, Londresko aldia, Estatu Batuetako egonaldia, Ginea Konakrira […]
Lelo horrekin ekintza sorta antolatu du Donostiako AHTren aurkako taldeak. Hilaren 14an hasiko dira afari-merienda. antzerkia eta talde horren aurkezpenarekin. Igandean, azaroaren 16an Mendi martxa egingo dute Martutenetetik Errenteriaraino. Hurrengo asteko astezkenean, 19an, batzarra egingo dute AHT Gelditu! Elkarlanarekin, abenduko mobilizazioak bultzatzeko Donostia mailan. Eta bukatzeko, hilaren 20an “Itoitz hustu […]
Erkidegoko inmigrazio behatokiko arduradun den Xabier Aierdik egindako azken lan ikerketaren berri ekarri digu gaurkoan. Ikerketan ateratzen diren ondorio nagusienak aipatu dizkigu Xabierrek, forma ezin hobea ditugun kriterio eta iritziak jakiteko. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
LAB sindikatuko Raul Mendez, aipatu liburuaren egileetako bat izan dugu gaurko Solasaldian. Duela ia urte bete, Bilboko Auzo Elkarteen Koordinakundeak, CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin, Ekologistak Martxanekin eta teknikari batzuekin Bilboko (eta inguruko) garraio publikoari buruzko Liburu Zuria gauzatzeari ekin zioten eta pasa den astean aurkeztu zuten Burtsa auzoetxean. Lau […]
