Urriari dagokion 114. zenbakia komentatu du Zihara Aranbarri, Mahatserriko Berton aldizkariaren zuzendariak. Azalean Aiora Sedano agertzen da, Kukubiltxo antzerki taldearen aktoreari  elkarrizketa luzea egin diotelako. Boluetako Iyengar yoga eskola, Txurdinagako Juan Escudero eskultorea eta Automodelismo zirkuitu berria, Santutxuko Hockey taldea eta Cherry Boppers taldea, Begoñako erromeria eta ohiko atal batzuk […]

Zenbat Garak antolatu eta bultzatzen duen Kurkuluxetan umegunea izan du gaur mintzagai Koldo Zelestino arduradunak. Hasteko, ikasturte berriarekin batera Arte Eszenikoen Haur Eskola aipatu du Koldok, non 130 bat umek Antzerkia, Musika eta Dantza eskoletan dihardute. Bestetik, urrian hasi eta maiatzera arte ia igandero (arratsaldeko 5etan) Kurkuluxetan umeguneak pailazoak, magoak, […]