Aste honetako Soinugelari izenbururen bat jarri behar eta horixe jartzea erabaki dugu, Pedro Elias Igartuak zer-nolako musika hautatu duen ikusirik. Lehengo musikarien artean Emmylou Harris, Bob Dylan eta Solomon Burke aipatuko ditugu, “All I Intented To Be”, “Tell Tale Signs” eta “Like A Fire” izeneko diskoak ekarri zizkigutenak, besteak beste. […]
Eguna: 2008-11-28
Gaurko Solasaldian Gerediaga elkartearen arduraduna den eta Durangoko Liburu eta Disko Azokaren antolakuntza lanetan eskarmentu handia duen Jon Irazabalekin mintzatu gara luzaz. Azokaren hasierako urteak zelakoak izan ziren, geroztiko bilkaera nola gertatu den eta gaur egungo egoera jorratu dugu, gehienbat. Horrezaz gain, azokak bisitariei eskainiko dizkien zerbitzuak ere aipatu ditu […]
Bi gai izan ditu gaurkoan mintzagai Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituak: alde batetik Joaquin Sorollaren “Vision de España” erakusketa” eta Getxoarte 2008 bestetik. Sorollaren erakusketa, Ismaelen ustez, ez dago ondo antolatuta: margo asko eta handiak, oso handiak ekarri dituzte AEBetatik eta hantxe jarri dituzte, Valentzian jaiotako pintorearen lan […]
