Eguberri garaia bildotsaren komertzializaziorako garai ona da, baina urtarrila iristearekin batera zailagoa izaten da produktu honen salmenta. Mikel Kormenzana EHNEko kidearen ustez onartezina da momentu honetan, besteak beste Gurokela egiten ari dena: Durangoko Errialde Hiltegiak artzanei Bizkaiko Bildotsagatik kiloko 6´46 euro ordaintzen dienean, Gurokela euro bat gutxiago eskaintzen ari da. […]
