HIRIA kolektiboan diardu Oihanek eta arkitektura eta hirigintzan lanbide gisa ere bai, beste kide batzuekin. Gure hiriak diseinatuko dituen emakumea jaio ote da? Horixe, besteak beste, buruan duen ametsetako bat, Bilbo Hiria Irratira ekarri duen komikian agertzen den emakumeak duen ametsaren antzekoa. Izan ere gizonezkoak izan dira historian zehar gure […]

Azken 8-9 urteetan, astero izan dugu Arantza Urkaregiren ahotsa gure irratian, Bilboko hainbat kontu eta gairekin. Aste honetan ez da izan, pasa den ostiralean bera eta beste zazpi lagun atxilotu zituztelako. Gure ustez  atxilotu horiei leporatutako akusazio larriek ez dute inolako funtsik eta Alderdien legeak ez ditu hiritar guztien eskubide […]

Munduko aberatsak Suitzako Davos herrian bilduta dauden bitartean, mundua desberdin ikusten duten asko Brasilgo Belem do Parán ari dira, Munduko 9. Gizarte Foroan. Xabier Aierdiren ustez argigarria da Davosi buruz egun hauetan dagoen informazio eskaxa, ezkututa dabiltzala ematen du. Bien bitartean, estatuaren papera ekonomian ia zeroraino murriztu dutenek, orain diru […]