Batez ere pelotari buruz berba egiteko asmoz ekarri dugu Josu Bilbo Hiria Irratira, eta ordu erdi luze eman dugu, konturatu barik, DEIAn idazten duen zutabetik hasi eta politika gaira lerratuz. Euskaraz idazten du egunkari horretan astean behin eta bertan izan daitekeen askatasunik zabalena omen du. Berak hori baliatzen du eta […]
Eguna: 2009-01-15
Gaurkoan, Bilboko Kafe Antzokian ibilitako talde eta abeslari batzuen 23 kanta eskaini dizkigu Pedro Elias Igartua musika kritikariak. Tapia eta Leturiarekin hasi da Pedro, Sean Keane kantari irlandarrarekin bukatuz. Tartean, besteak beste hemengo Anje Duhalde, Txuma-Rafa-Petti, 7 Eskale, Fermin Muguruza edo Ruper eta Mugalaris; kanpotik etorritakoen artean Los Coronas, Martin […]
“Berun urtua” operazioa duela 20 egun hasi zuen Israelek, eta dagoeneko 1000 palestinar baino gehiago hil ditu. Xabier Aierdiren ustez, historia luzea da, sarraskia ebidentea ere, ahula nazioarteko erantzuna (ahulagoa Europar Batasunekoa) eta afera ulertzeko batez ere bi gauza hartu behar dira kontuan: Israelgo hauteskundeak eta barruko egoera politikoa alde […]
Boltxe aldizkariaren 19. zenbakia, oraingo neguari dagokiona, komentatu du Joseba Izaga aldizkari horren kideak. “Jauntxo mina…langileen minbizia” azalean agertzen den leloari jarraituz Editoriala egin dute langileentzat gogorrak izaten ari diren garai hauen inguruan. Ekonomia arloan, berriz, 2 artikulu aipatu dizkigu Joseba: Anton Borjaren Finantza krisiaz eta Elkartzenek EAEko 2009ko aurrekontuei […]
