Kultur-artekotasuna eta migrazioak dira LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren gai bereziak. Liburu-denda hutsa baino, irakurketa eta kultura zabaltzen lagundu nahiak bultzatuta ekin zioten berak eta Teresak, nork bere aldetik, proiektu banari eta denboraz jabetu ziren elkar-lanean gehiago egingo zutela. Maiatzaren 2ko kalean dute euren txokoa, baina ahal denero, bertatik ateratzen dira eurena […]
Eguna: 2009-01-22
Obamaren gobernuaren lehenengo egunekin hasi baino lehen Bushi eman dio tartetxo bat Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak. Gero, Obamaren izendapenak, hartutako neurriak, erronka nagusiak eta Fidel Castrok horren inguruan egindako adierazpenak izan ditu aztergai. Xabierren ustez ezin dugu aldaketa handiirik espero, kontuan hartuta Obamak berak duela egun gutxi esandakoa: […]
Gaurkoan ere, 3 kontu ekarri dizkigu Joxe Rojas adituak : hasteko Splitweet aipatu du, twitter anitzak batera kudeatu ahal izateko tresna interesgarria, orain ere euskaraz dagoela. Gero, Degaoieneko denda txikientzako erakusleiho elektronikoa izan du mintzagai, Merkatua.net hain zuzen. Eta bukatzeko, Joxek kontatu digu krisia Googlera ere iritsi dela: zenbait zerbitzu […]
Azken urteetan behin baino gehiagotan izan dugu Argentinako herri mugimenduen berri: piketeroena, langileena, herri asanbladena…. Azken hiletan, aldiz, gero eta berri gutxiago entzun ditugu, aipatu mugimendua dexente ahuldu delako. Honen arrazoiak, estatuaren eragina, indigenarren borrokak, gaurko egoera eta beste batzuk kontatu dizkugu gaurkoan Alvaro Hilario kazetariak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
