BERBAZ:Oihane; HIRIA kolektiboa, arkitektura eta urbanismo parte-hartzailea genero ikuspegiz

HIRIA kolektiboan diardu Oihanek eta arkitektura eta hirigintzan lanbide gisa ere bai, beste kide batzuekin. Gure hiriak diseinatuko dituen emakumea jaio ote da? Horixe, besteak beste, buruan duen ametsetako bat, Bilbo Hiria Irratira ekarri duen komikian agertzen den emakumeak duen ametsaren antzekoa. Izan ere gizonezkoak izan dira historian zehar gure hiriguneak diseinatzearen eta eraikitzearen arduradunak, eta emakumeak (bai eta jende nagusia, umeak eta gaigabetuak ere; jende gehiena, beraz) baztertu izan ditu zentzu askotan hirigintza modu maskulino horrek.

Kalean dagoena erabakitzeko kalean bizi denarengana jotzea eta hari entzutea funtsezkoa da. Orain arte gutxitan eman izan da hori eta horra ondoiro batzuk:  autoak hiriguneetan nagusi eta arazo bihurtuta;  kalean bildurra handitzen eta horrekin bat gero eta polizia gehiago; kalean umeak olgetan gutxitan ikusi,… horiek eta beste atera dira Oihanerekiko elkarrizketa aberatsean.

Gogoko txokoak Bilbon? Bota dizkigu hiru-lau, ez-ohikoak eta paseorako aitzakia ederra, entzun!

Erreferentziak:

1. www.hiriakolektiboa.org

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Munduko 9. Gizarte Foroa

ol. Urt 30 , 2009
Pasa den asteartean hasi zen aipatu Foroa Brasilgo Belem do Pará hirian, igandera arte luzatuko dena. Gaurkoan, Iñaki Barcenak kontatu digunez, jendetsua eta koloretsua da giroa Belemen, baina hara heldutako ehun mila lagun baino gehiago ez dira prezeski oporretara joan. Hamar gai nagusi jorratzen ari dira egunotan, bertako bi Unibertsitateetan […]

Honekin lotuak