Otsailari dagokion 89.zenbaki honetan ohiko atalak agertzen dira: Monografikoa (denda txikiei dedikatua), Gurera etorriak (Tatiana Andreeva), Inkesta (lehendakarigaiak eta mozorroak), Deustuko historia (deustuarren bekatuak 18. mendean)… Horietaz gain, elkarrizketa batzuk egin dituzte, Ramon Bustamanteri edo Alvaro Cuartango margolariari. Datorren astean Korrika Kulturalen barruan estrainatuko duten “Atxikistan, Kanpanolue martxan” antzeslana, Done […]
Eguna: 2009-02-27
Urte zaharra baino egun batzuk lehenago Ugandan utzi genuen Mikel Arredondoren bidaia: azken bi hiletan, Uganda, Rwanda, Burundi, Tanzania, Malawi, Mozanbike, Swaziland eta Hegoafrika zeharkatu ditu. Jendearekin izan dituen harremanak, garraio publikoa, planak eta aldaketak, ezustekoak, eguneroko lanak, hizkuntzak, sentsazioak.. eta gehiago kontatu dizkigu gaurkoan. Mikelek Afrikan jarraitzea erabaki du […]
Euskarazko etengabeko prestakuntza ikasturte osora zabaltzeko asmoz, UEUk Eibarren duen Ikastetxe Nagusian zortzi ikastaro antolatu ditu udaberrirako, Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak kontatu digunez. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, www.ueu.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
