Aste honetako saiorako beste kanta aukeraketa batekin gatoz; denetik entzuteko aukera izango duzue, Joseba Tapia, JC Perez, Sorkun, Ken Zazpi, Petti, Mikel Urdangarin, Pilt, Urtzi eta Gorane eta Eneko Lebegerie, hain zuzen. Berriak eta astebururako agenda ere entzungai . Bejondeixuela!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-02-26
Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison. Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan […]
Jakina da datorren igandeko hauteskundeetan EAEko hiritar askok ezin izango dutela bozkatu, ezta aukeratua izan ere. Horien artean, etorkinen eskubideak izan ditu aztergai Xabier Aierdik gaurkoan: azken kalkuluen arabera 135.000 etorkin daude erroldatuta EAEn eta horietariko askok ezin izango dute bozkatu. Europan egun indarrean dagoen legedia antzekoa dela esateaz gain, […]
EAEko Defentsarako Zerbitzuak ezarri nahi dien isunaren aurkako mobilizazioekin jarraitzen dute Hiru sindikatuko kideek, Estitxu Ugarte sindikatuko bozeramaileak esan digunez. Isuna 500.000 eta hamar miloi euro bitarteakoa izan daiteke, iaz, erregaien prezioa zela kausa Hiru sindikatuak garraioaren truke ordain duina eskatu zuelako. Egun, sindikatuko hiru kide gose greban daude, hainbat […]
