Artea eta generoa. Wiki historiak bultzatzen dituzten Saioa Olmo eta Haizea Barcenilla izan ditugu saioan. Artea, generoa, emakumea, feminismoa… historia wiki batean idatzita. Luze aritu gara gaiaren gainean, eztabaida berez hor dagoelako. Saioaren bigarren partean berriz, zientzia izan dugu hizpide. Galder gonbidatu eta Darwinen jaiotzaren 200. urteurrenaz aritu gara. Darwin […]
Eguna: 2009-02-18
Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zuen lankidetza hitzarmena bertan behera utzi berri du, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak kontatu digunez. Erabakiak Kultur Errotan zein Topaguneko sustapenean duen eragina azaldu eta gero, Jasonek Topaguneak honen inguruan egiten duen irakurketa kontatu digu: ez da solik sosen kontu […]
Gaurkoan, Elkartzen taldeko Igor Uriartek krisia izan du mintzagai. Krisia (edo krisiak) nondik datorren eta sakoneko arrazoiak aztertu ondoren, elite ekonomiko eta politikoen arteko akordioa aipatu du Igorrek, diru publikoa mordoak arlo pribatuan etekinak sortzeko balio izango duelako. Hedabide handiak, bestetik, izua ari dira hedatzen, era kontrolatuan baina mezu argi […]
